2018ko martxoaren 9ko 9/2017 Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen arabera, kontratazio-organoek Interneten bidez soil-soilik zabalduko dute kontratatzailearen profila. Bertan topatu ahal izango da informazio eta dokumentazio publiko guztia.
Tolosaldea Garatzeneko kontratatzailearen profila Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforman dago jasota.
2022ko abenduaren 12tik TOLOSALDEA GARATZEN SA elkartea, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo udalerrien Bitarteko Propioa da.
Jarraian ikusi ahal izango dituzu Tolosaldea Garatzenen barruko lan-eskaintzak, edota lan eskaintza publikoko deialdiak, eta horien inguruko xehetasunak eta dokumentazioa.
Tolosaldea Garatzen, S.A.n enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Abenduaren 28ko 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua: Turismo Bulegoko Gida Informatzaileen plazen prozesurako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta epaimahaiaren izendapena.
OHARRA: Interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko:
1 TXANDA (EAO 2023/08/10)
Tolosaldea Garatzen, S.A.n enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Abenduaren 28ko 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesua: HAUTATUTAKO PERTSONEN ETA ESLEITU BEHARREKO PLAZEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA
OHARRA: Hautatutako izangaiek 20 egun balioduneko epea izango dute oinarri orokorretako 14. puntuan adierazitako dokumentuak aurkezteko: