Tolosaldea Garatzen logo
  • Eus
    • Inicio
    • ¿Quiénes somos?
      • Centro Lehiberri
      • Perfil del contratante
      • Plan estratégico
      • Portal de transparencia
      • Deialdiak
    • Departamentos
      • Empresa
      • Empleo
      • Emprendimiento
      • Turismo
      • Migración y Diversidad
      • Oficina de consumo
      • Ayuntamientos
    • Actualidad
    • Agenda
    • Contacto
    • Eus

    BiziLabe Tolosaldea egungo egoerara egokituko da, online saioak eskainiz

    #Proyectos estratégicos #ZTIAM

    / Actualidad / Proyectos estratégicos / ZTIAM / BiziLabe Tolosaldea egungo egoerara egokituko da, online saioak eskainiz

    Tolosaldeko BiziLabe tailerreko gazteek zientzia eta teknologia jarduerak etxetik egingo dituzte.

    Covid-19aren pandemia geldiarazteko hartu diren segurtasun neurriak direla  eta, azarotik aurrera, Elhuyarrek eta Tolosaldea Garatzen garapen agentziak antolatutako BiziLabe aisialdi jarduera online eskainiko da. Hala, Tolosaldeko 10-14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia jarduerak euren etxeetan egingo dituzte. 

    Horretarako, gazteak Elhuyarrek prestatu duen online plataformaz baliatuko dira. Horrekin batera, hainbat materialez osatutako “kit” bat izango dute eta zientzia hezkuntzan espezializatutako gidariarekin eta gainerako ikaskideekin batera hainbat erronka burutuko dituzte zuzeneko saioetan. Bizilabe online plataforman, zuzeneko saioez gain, bideoak, argitalpenak, zientzia eta teknologia erronken dokumentu idatziak edota esteka interesgarriak topatuko dituzte, besteak beste. 

    Elhuyarrek 2011tik landutako metodologiatik abiatuta 10-17 urte bitarteko gazteek STEAM edukietan sakontzen dute Bizilabe egoitzetan. STEAM siglek (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika biltzen dituzte. 

    Tolosaldean BiziLabe eskaintzen den lehen urtea da 2020-2021 eta Tolosan eta Villabonan zentro bana egokitu da. Astean bitan bertaratzekoak ziren gazteak zientzia eta teknologia jarduerak egitera. Aurrerantzean, ordea, telematikoki jardungo dira.

    Euskal Herriko gazteentzako ikerketa-sarea izatea du helburu BiziLabek, eta, bide horretan, 2020-2021ean ikasturtean zehar, Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak, Elgoibarko Udalak eta Bilboko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean, euren herri eta auzoetan eskainiko dute Bizilabe (https://bizilabe.elhuyar.eus/eu). 

    Orain arteko ibilbidean, 2.400 gazte inguruk parte hartu dute Bizilabek eskaintzen dituen formatu desberdinetan, % 49 neska eta % 51 mutil, eta hasi berri den ikasturtean 76 gazte arituko dira online egingo den “Izan ikertzaile eta asmatzaile” programan, 31 neska eta 45 mutil.

    Bestalde, egoerak ahalbidetzen duenean, online-tik presentzialerako saltoa egingo da berriro, eta Bizilabe Tolosaldeako egoitzetan ez ezik, eskualdeko herrietan ere, zientzia- eta teknologia-jarduerak antolatuko dira, Bizilabe komunitateak handitu eta sarea sendotzeko asmoz, gazteek zientziarekin eta teknologiarekin orotariko bizipen positiboak izan ditzaten, eta inguruko profesionalak eta profesioak ezagutzeko helburuarekin. 

    Oraindik ere, hasi berria den 2020-2021 ikasturtean izena emateko aukera dago: 

    • BIZILABE TOLOSALDEA: https://labur.eus/rGtMa

    #Ayuntamientos #Proyectos estratégicos #Sostenibilidad
    Los centros de Formación Profesional de Tolosaldea desarrollarán un proyecto conjunto de Agenda Escolar 2030 el curso que viene

    #Proyectos estratégicos #ZTIAM
    La Escuela STEAM de Tolosaldea finaliza el curso

    #Ayuntamientos #Proyectos estratégicos #ZTIAM
    23 proyectos elaborados por jóvenes estudiantes durante el curso escolar han sido expuestos en Tolosa, en la primera edición de la feria “Elhuyar Zientzia Azoka | STEAM Gipuzkoa”

    • Empresa
    • Empleo
    • Emprendimiento
    • Turismo
    • Diversidad
    • Oficina de consumo
    • Ayuntamientos
    • Portal de transparencia
    • Aviso legal
    • Política de privacidad
    • Política de cookies

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    empresa
    empleo
    emprendimiento
    turismo
    migración y diversidad
    oficina de consumo
    ayuntamientos
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Siempre activado
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    GUARDAR Y ACEPTAR