/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / Kontratazioetarako diru-laguntza deialdia

| Eskualdeko langabetuen laneratzea eskualdeko enpresetan |
|---|
| Kontratatzeko Dirulaguntza Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak eskualdera bideratutako kontratazioetarako diru-laguntzak kudeatzen ditu. Helburua Helburua Eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko. Guztira gehienez 26 lanposturako diru-laguntza izango da. Diru-laguntzaren ezaugarriak – Gehienez 8.800€ dirulaguntza – Kontratu mugagabea egin beharko da – Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a lagunduko du. – Tolosaldean erroldatutako pertsonen kontratazioa – Ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen lanaldi osoko eta iraupen mugatuko kontratuen kasuan 6.600 euroko laguntza baldin eta 6 hilabete edo gehiagokoa bada. Kolektibo hauetako pertsonak kontratatuz gero: 1.– DSBE/GBE-aren titularrak edo onuradunak. 2.– 35 urtetik beherako pertsonak. 3.– Luzaroko langabeak. Iraupen luzeko langabetutzat. 4.– 55 urtetik gorako pertsonak. – Gehienez 11.000€ dirulaguntza – Kontratu mugagabea egin beharko da -Kasu hauetan gehienez kontratazioaren kostuaren %100a lagunduko du. – Gehienez 8250 euro ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen kasuan. Enpresentzako baldintzak • Eskaera egiteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 15a. • Eskualdean izan behar du egoitza eta lan eremua. • Ez da formazioko eta praktiketako kontraturik onartuko. • Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin, kontratatu beharreko pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresan dagoen batez besteko plantilla osoaren gainean Kontratuaren baldintzak. • 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte sinatutako kontratuak lagunduko dira bakarrik. • Kontratu mugagabeak onartuko dira bakarrik eta ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen kasuetan kontratu mugatuak onartuko dira. • Lanaldi osoko kontratuak. Laguntzaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizilialean argitaratuta daude 2025eko azaroaren 7an: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/11/07/c2507651.pdf Informazio gehiago edota izena emateko lan3@tolosaldea.eus edo tlfnoa: 943 65 45 01 Luz. 2 |