Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    2025ean 27 enpresa berri sortu dira eskualdean: Ekintzailetzak indarra hartu du

    #Ekintzailetza garatzen

    / Aktualitatea / Emprendimiento / 2025ean 27 enpresa berri sortu dira eskualdean: Ekintzailetzak indarra hartu du

    Tolosaldeko ekintzailetzak gora egiten jarraitzen du. 2025ean, guztira 27 enpresa berri jarri dira martxan, eta horien bidez 37 lanpostu sortu dira. Ekimen berriek egindako inbertsioa 645.786 eurokoa izan da, eta bataz besteko inbertsioa 23.918 eurokoa. Urteko datuek argi uzten dute ekintzailetza aukera erreal eta sendoa dela eskualdeko herritarrentzat.

    Ekintzaileen profila
    2025ean enpresa bat abiatu duten ekintzaileek 23 eta 62 urte arteko adina izan dute, eta bataz besteko adina 41 urtekoa da. Aurten nabarmena da 50 urtetik gorako sei ekintzailek euren proiektua martxan jarri dutela, eta, kontrara, 25 urtetik beherako lau gazte hasi dutela autoenplegurako bidea.

    Prestakuntzari dagokionez, %35ek goi-mailako ikasketak dituzte, %42k oinarrizko prestakuntza, eta %23k erdi-mailako formakuntza. Ekintzaile guztiek aurretiazko lan-esperientzia izan dute, eta bi kasutan bigarrenez jarri dute martxan negozio bat.

    Emakume ekintzaileen nagusitasuna
    2025ean enpresa sustatzaileetako %59,25 emakumeak izan dira (16 emakume eta 11 gizon). Hazkunde hori nabarmena da, eta erakusten du eskualdeko emakumeen presentzia gero eta handiagoa dela.

    Negozio gehienak Tolosa inguruan kokatu dira
    Enpresa berri guztiak eskualdeko herrietan sortu dira. Horietatik 17 Tolosa herrian kokatu dira, eta gainontzekoak guztira 10 herritan banatu dira.

    Forma juridikoa
    2025ean irekitako enpresen artean, forma juridikoen banaketa honakoa izan da: 26 autonomo eta 1 sozietate mugatua. Ondasun elkarteen kasurik ez da egon. Autonomo figura, beraz, aukerarik ohikoena izaten jarraitzen du.

    Tolosaldeak ekintzailetza aktibo eta etengabe hazten ari den ekosistema bat du. Ekimen berriek tokiko ekonomia indartzen dute, lanpostu berriak sortzen dituzte eta eskualdearen garapen sozial eta ekonomikoari bultzada ematen diote.

    2025ean sortutako enpresak:

    EnpresaIhardueraHerria
    Belauntzako OstatuaOstalaritzaBelauntza
    Abaltzisketako OstatuaOstalaritzaAbaltzisketa
    Elduaingo OstatuaOstalaritzaElduain
    Kurpil TabernaOstalaritzaAlegia
    Bizi Lagun KafetegiaOstalaritzaTolosa
    Valeria IleapaindegiaIleapaindegiaTolosa
    Aura StudioEstetika – ManikuraTolosa
    AS Estetika ZentroaEstetikaTolosa
    Sotella AzkazalakEstetika – ManikuraTolosa
    Xinda IleapaindegiaIleapaindegiaTolosa
    Ibarra Barber ShopIleapaindegiaIbarra
    Xabier AgestaBasolanakZizurkil
    MB LogisticaReparto PaqueteríaTolosa
    HonyaKomik eta mangan espezializatutako dendaTolosa
    Izai ArgazkigintzaArgazkilari Free-Lance-aTolosa
    Kopala Belar DendaBelar dendaTolosa
    Arantxa GarinDiseinu Grafikoa + SorkuntzaTolosa
    Garbitu GarbiketakGarbiketa EnpresaIrura
    Don PisoHigiezinen AgentziaTolosa
    Biyu ConsultingAholkularitza ZerbitzuakTolosa
    Ireki ZientziakIkasketa AkademiaTolosa
    Azpiroz OptikaOptikaTolosa
    Home StagingMarketing InmobiliarioTolosa
    Sti BarnediseinuaBarnediseinu EstudioaGaztelu
    Sound ArtistKonposatzailea+EdizioaAnoeta
    BaraniukEkialdeko Europako Elikagaien salmenta dendaTolosa
    Albaiteritza ZerbitzuaAlbaiteritzaLizartza

    #Ekintzailetza garatzen
    MERKATARITZA-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZA 2026 – MERKAEKIN

    #Ekintzailetza garatzen
    16 ekintzailek 1.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Tolosaldean

    #Ekintzailetza garatzen
    16 ekintzailek 1.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Tolosaldean

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT