Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    KONTSUMO BULEGOA

    Nola funtzionatzen du Kontsumo Bulegoak?

    Zalantzarik baduzu, kontuan izan gugana jo aurretik zenbait betebehar dituzula. Zer egin behar dut aurrez?

    / Sailak / Kontsumo bulegoa

    Zerbitzuak
    Tolosaldeko Kontsumitzaileen
    Informaziorako Udal Bulegoa

    Kontsumo arloko gaien inguruan kontsumitzaile eta erabiltzailen informazio-beharrari erantzuteaz gain, haiek defendatu, babestu eta hezten ditugu. Udal zerbitzu publikoa eta doakoa da.

    Informazioa

    Kontsumitzaile eta erabiltzaileen zalantzak argitzen ditugu presentzialki –Tolosan, Ibarran eta Amasa-Villabonan– nahiz telematikoki –emailez eta telefonoz–.

    Kontsumitzaileen Defentsa

    Kontsumo alorreko erreklamazio, kexa eta salaketak bideratzen laguntzen dugu. Gatazkak konpontzeko bitartekaritza eta orientazio juridiko-legala ere ematen ditugu.

    Formazioa

    Dibulgazio lana egiten dugu, ikastaro eta hitzaldiak eskainiz, herritarrak informatzeko eta babesteko, produktu edo zerbitzuak eskuratzean kontzienteago izan daitezen.

    Nola funtzionatzen du arreta zerbitzuak?

    01.

    Bulegora jo aurretik:
    erreklamazioa

    Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jarri aurretik, beharrezkoa da arazoa izan duzun enpresari erreklamazio-gutun frogagarria igortzea, gertatuakoa modu ahal bezain beste xehetasuekin adieraziz. Hau modu egokian eta garaiz egiten ez bada, baliteke ezin lagundu ahal izatea.

    Artikulu honetan azaltzen dizugu nola idatzi erreklamazio-gutun frogagarri bat.

    02.

    Eskatu
    hitzordua

    Hiru herritan eskaintzen dugu aurrez aurreko arreta zerbitzua, beti ere aurrez hitzordua hartuta. Ezin bazara gerturatu, bidali zure zalantza emailez edo utzi zure mezua telefonoko erantzungailuan, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

    Telematikoki

    616 647 835
    kontsumoa@tolosaldea.eus


    Tolosa

    Astelehenetik asteazkenera
    09:00-14:00
    Musika eskola
    Rondilla Kalea, 34-B

    Ibarra

    Ostegunetan
    09:00-14:00
    Udaletxea
    San Bartolome, 2

    Amasa / Villabona

    Ostiraletan
    09:00-14:00
    Udaletxea
    Errebote Plaza, z/g

    03.

    Nori ematen diogu
    zerbitzua eta nori ez

    Kontsumitzaile edo erabiltzaile deitzen zaio azken hartzaile gisa produktu edo zerbitzuren bat erabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko orori (irabazi asmorik gabekoak soilik), baldin eta hornitzailea enpresa, komertzio edo profesional bat bada.

    04.

    Analisia

    Arreta modu pertsonalizatuan emateko, kasu bakoitzaren dokumentazioa aztertzen da: kontratuak, eskriturak, aurrekontuak, fakturak, eskaintza komertzialak, araudia… Zure arazoari buruzko dokumentazioa eskatuko dizugu, beraz, prest izan ahal bezain guztia. Beste erakunde edo adituengana ere jotzen dugu kontsulta teknikoak egitera.

    05.

    Tramiteak

    Behar den kasuetan, eskumena duten erakundeetara kexak, erreklamazioak edota salaketak igortzen dira: Ertzaintzara, Osasun Sailera, Industria Sailera, Arartekora, Espainiako Bankura, Elkargo Profesionalei, Kontsumobidera…

    Kexa

    Jasotako zerbitzuarekin konforme ez zaudela adierazteko modua da. Legezkoa denez tratu hori, ezin da erreklamaziorik jarri. Kexak desadostasun edo ezinegona baino ez du adierazten.

    Erreklamazioa

    Eskubideak apurtu edo hitzartutakoa bete ez dela frogatzen den unean, trukean zerbait eskatzeko jarraibidea da: aldaketa fakturan, bajan ematea, garantia aplikatzea, etab.

    Salaketa

    Jarduera kaltegarri edo okertzen jo eta arau-hauste bat egon dela ondorioztatzen bada, Ertzaintzaren edo botere judizialaren esku uzten da, zigorra aplikatu dezaten, edo ezingo balute, beren iritzia eman dezaten.

    06.

    Bitartekaritza

    Gatazkak ebazteko judizioz kanpoko bidea hobesten dugu. KIUBetik eskaera egiten zaio enpresari, 14 eguneko epea emanez. Arazoa konpontzen bada, espedientea artxibatu eta hortxe amaituko da bidea; erantzunik ez bada, beste neurri batzuk hartzea aztertzen da.

    07.

    Beste neurri batzuk

    Bitartekaritzak fruituak eman ez baditu, beste aukera batzuk daude:

    Administrazio-bidea

    Eusko Jaurlaritzako Kontsumoko Euskal Institutura (Kontsumobide) jotzen da.

    Arbitraje-bidea

    Bide estrajudiziala da. Administrazioak izendatutako arbitro talde batek ebazten du kasua, eta epai baten balio bera du. Horretarako, ordea, beharrezkoa da dagokion enpresa arbitraje-sistemara atxikita egotea.

    Bide judiziala

    Gehien erabiltzen den prozedura da. Auzitegietara bideratzen da arazoa. Kontsumo Bulegotik dokumentazioa nola idatzi eta aurkezteko aholkularitza ematen da.

    Zein motatako kasuekin egiten dugu lan?

    Telekomunikazioak

    Baimenik gabeko tarifa edo datu igoerak, fakturazio okerrak, kontratua ez errespetatzea edota kontratatutakoa ez eskaintzea, iraunkortasuna, bajan emateko zailtasunak...

    Ibilgailuak

    Kontzesionario, tailer edo alokairu enpresekin arazoak: garantia ez betetzea, aurrekontu falta, konponketa okerrak, erreklamazio orrien falta...

    Finantza erakundeak

    Zoru klausulak, hipoteka gastuak, notaritza-, erregistro-, aholkulari- edo tasazio-gastuak; kreditu txartelak, swap-ak, baimenik gabeko ordainketak

    Oinarrizko zerbitzuak (elektrizitatea, gasa eta ura)

    Kontratu motak, tarifa ezberdinak, ezarritako prezioak, jokaera komertzial desleialak, mantenu gastuak, iraunkortasun arazoak, Bonu Soziala.

    Komertzioak

    Bereziki online salmentarekin lotutako arazoak, garantia epeak ez errespetatzea, aldaketak, konponketak, uko egiteko eskubidea, atzerrira egindako erosketak...)

    Etxebizitzak

    Obra edo birgaitze lanak, kontratuen iraupenak, eraiki berritako etxebizitzen garantia epeak, inmobiliaria zerbitzu desegokiak...

    Aseguru etxeak

    Aseguru-kontratuen polizen estaldurak, klausulen zehazgabetasuna, kalteak ordaintzean atzeratzea edo uko egitea...

    Etxeko zerbitzuak

    Zerbitzua eman aurretik aurrekontu ez, hutsegiteak banaketan...

    2019an tratatutako kasuen %82a
    adostasunarekin amaitu zen

    Bete formularioa
    Zure arazo edo zalantzaren berri emateko,
    edo hitzordua eskatzeko
    Azken berriak
    #Ibilgailuak #KIUB #Kontsumo bulegoa
    Autoen Karteleko Kaltetuak


    2026/04/30

    #Berriak #Kontsumo bulegoa
    Tolosaldeko KIUB Euskadi 2025 Kontsumo Sarietako I Kategorian saritua


    2025/12/02

    #Kontsumo bulegoa
    EURITEEK ERAGINDAKO EZBEHARRAK BIDERATZEKO AHOLKU PRAKTIKOAK


    2025/06/19

    #Berriak #Kontsumo bulegoa
    2024ko martxoaren 15a, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna


    2024/03/15

    Berri guztiak
    Harremanetarako
    Zalantzak argitzen laguntzeko naukazu

    Ainhoa Orrantia naiz, zuzenbidean lizentziaduna eta kontsumitzaile-elkarteetako arbitro ordezkari gisa jardundakoa. Kontsumo alorreko zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu, eta lagunduko dizut.

    Kontsumo bulegoko arduraduna
    Tolosaldea Garatzen

    616 647 835
    kontsumoa@tolosaldea.eus
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT