Azaroaren 20an, Tolosaldea Garatzen-ek Lehiberri Eguna ospatuko du, Tolosaldeko enpresekin urtero egiten dugun topaketa. Jardunaldi bat ezagutza partekatzeko, aukera berriak sortzeko eta gure eskualdean bultzatzen dugun elkarlanari balioa emateko.
Programa:
Javier Martínez Aldanondoren, (Ikasten duten Erakundeetan aditua) eskutik AA-ren inguruko hausnarketa bat entzuteko aukera izango dugu: «Ikaskuntza-abiadura: aldatzen dena eta ez dena AAk dena aldatzen duenean»
Eskualdeko enpresa batzuei Tolosaldea Garatzenekin arlo ezberdinetan egindako lanagatik Lehiberri Aitortzak banatuko ditugu. Hauek izango dira aitortzak:
Amaitzeko, espazio ireki bat izango dugu enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko.
Gonbidapena zabalik dago Tolosaldeko enpresa eta eragile guztientzat, eta Lehiberri Zentrora hurbildu eta jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Izen-emateak: