/ Aktualitatea / Ayuntamientos / Tolosaldean autoa partekatzeko ereduak aztertuko ditu Tolosaldea Garatzenek, herriz herri
Mugikortasun jasangarria ardatz estrategikoa da eskualdearentzat. Eta, erronka horri errotik helduz, elektromugikortasun partekatuko eredu berriak txertatzeko aukeren azterketa egiten ari da Tolosaldea Garatzen, Eusko Car Sharing Elkartearekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta.
Udalekin informazioa eta ikuspuntuak elkartrukatu ondoren, balizko zerbitzuak martxan jarri, eta kasu horretan, zerbitzu horien ereduak definitzeko lanketa abiatuko da orain.
Hori, bada, herritarrekin batera egin nahi da: alde batetik, formatzeko eta kontzientziatzeko; eta bestetik, jendearen beharrak eta interesak ezagutzeko, zerbitzuak horietara ahalik eta gehien egokitu daitezen. Horretarako, hitzaldi ziklo bat antolatu da, herriz herri.
Orotara hamar hitzaldi eskainiko dira datorren hilabetean, eta hitzordu gehienak konfirmatu dira dagoeneko. Gainerakoak, datozen egunetan konfirmatuko dira.
Baina, zer esan nahi du autoa partekatzeak? Autoaren jabe izan gabe, modu antolatu batean herritarren arteko autoen erabilera partekatua sustatzen duen eredua da Car Sharing-a. Hau da, auto bera, jende gehiagok erabili ahal izatea, eta ordukako tarifa bat ordaintzea horren truke, auto bat erosi behar izan gabe.
Urtarrilak 24
Asteasu, Udaletxea. 18:00
Urtarrilak 26
Zizurkil, Plazida OtaƱo lliburutegia. 19:00
Urtarrilak 31
Aduna, Kultur aretoa. 18:00
Otsailak 1
Ibarra, Udaletxeko pleno aretoa. 18:00
Otsailak 2
Tolosa, Kultur etxea. 18:00
Otsailak 7
Altzo, BatzarremuƱo. 18:00h
Otsailak 8
Berastegi, Udaletxeko erabilera anitzeko gela. 18:00
Otsailak 9
Irura, gela borobila. 18:00
Otsailak 15
Alkiza, Fagus Alkiza. 18:00