/ Aktualitatea / Ayuntamientos / BIZIBIRA, mugikortasun jasangarriaren alde
Urtero bezala, Europako Mugikortasun astea ospatzen da irailaren 16tik 22ra eta aurten ere Tolosa eta Ibarra artean antolatzen den BIZIBIRAn parte hartuko du Tolosaldea Garatzenek ostiral honetan. Aurten espazio publiko partekatua aldarrikatu nahi du Europako Mugikortasun Asteak eta hori da bizikleta ibilaldi honek festa giroan aldarrikatzen duena urtero; gure errepideak autoez gain, mugitzeko modu jasangarriagoez ere bete daitezela.
Arratsaldeko 16:45tan, Ibarrako plazatik abiatuta, Ibarra eta Tolosako ikastetxeak zeharkatzen dituen ibilbidea egingo dugu bizikletaz eta Zumardiandira iritsiko gara 17:30tan, zirko eta ponpa tailerrak eta merienda batekin amaituz. Intujai antzerki taldeak girotuko du urtero bezala ibilaldia eta zirko eta ponpa tailerrak ere bere esku egongo dira.
BIZIBIRA ekitaldiaz gain, aste honetan, gure eskualdeko udalek beste ekimenak antolatu dituzte mugikortasun asteari lotuta:
TOLOSA:
Irailak 19-22 artean (ostegunetik igandera) San Frantzisko ibiltokia eta Rondilla kalea oinezkoentzat itxiko da eta jarduera desberdinak antolatu dira. Informazio guztia hemen.
Larunbat goizean, Bigarren Eskuko Azoka: 09:00-14:00, Trianguloan, Gurpilgunea eta Zumardiaren eskutik: info gehiago
Igande arratsaldean, 17:30-19:00, Kamishibai ipuin kontalaria, Intujai taldearen eskutik.

IBARRA
Irailaren 25ean, asteazkena, Ibarrako udaltzaingoak mugikortasunarekin erlazionatutako tailerra emango die Uzturpe Ikastolako LH 4-5-6 mailako ikasleei, hauek bizikletaren erabileran trebatzeko helburuarekin.
Eta, Beko Bide 10 kalean (gazteentzat alokairuzko diren pisuen azpian) Udalak duen lokala bizikleta-gordeleku gisa egokituko du 100 aparkalekuentzako espazioarekin.
ALTZO
Irailaren 16tik 22ra, DENOK ELKARREKIN ESKOLARA ekimena, goizeko 08:40etan plazatik eskolara bidean guztiok elkarrekin joateko ekimena. Egun horietan ETXEBERRI eta TOKI-ALAI arteko bidegurutzetik eskolara bitarteko errepidean autorik ez erabiltzeko gonbitea egingo da.