Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte

    #Proiektu estrategikoak #Udalak garatzen #ZTIAM

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte

    Elhuyarreko eta Tolosaldea Garatzeneko arduradunak ez ezik, bertan izan dira ere Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udal-ordezkariak eta Tolosaldea LHI-ko zuzendaria.

    Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Tolosaldearen 2021-2022 ikasturteari amaiera emateko, aurten egindako zientzia- eta teknologia-esperimentu eta proiektuak aurkeztu dizkiete gazteek, guraso, lagun eta udal ordezkariei. Asteartean Zizurkilen egin zuten ekitaldia, eta atzokoan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan.

    Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabalek eta Elhuyarreko Edurne Gastonek egin zuten ongietorria. Segidan, Saioa Aranburu Etxezarretak, Bizilabeko orientatzaileak, urtean zehar egindakoa azaldu du. Ondoren, gazteek, taldeka aurkeztu dituzte proiektu eta esperimentuak: errealitate birtualeko betaurrekoak, plastilina eroalea, zianotipia, kristalizazioak, energia maketak, dirua sailkatzen duen makina, etab. 

    Estatuko zein nazioarteko ikerketek erakusten dutenez, halako bizipenek garrantzia eta eragin handia dute gazteengan; hainbat zeharkako konpetentzia lantzearekin batera, zientzia eta teknologiarako bokazioa pizten laguntzen baitute. 

    Senideek ez ezik, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak, Iker Urruzola, Zizurkilgo alkateak, eta Iñaki Pakea, Tolosaldea Insitutuko zuzendariak ere arretaz entzun dituzte gazteen azalpenak. 

    ZIZURKILGO ARGAZKI GEHIAGO IKUSI
    TOLOSAKO ARGAZKI GEHIAGO IKUSI
    Elhuyar Zientzia Azoka, Bilbon

    Aurten, lehen aldiz, Bizilabe sare osoaren ikasturte-amaierako festan ere parte hartuko dute Tolosaldeko gazteek, Euskal Herriko beste zenbait herritako gazteekin batera. Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioaren barruan zientzia-proiektuen erakusketa egingo da ekainaren 2tik 5era Bilboko Areatzan, eta bertan hartuko dute parte Tolosaldea, Elgoibar, Soraluze eta Bilboko Bizilabe zentroetako gazteek, ikasturtean landutako gaiak publikoki erakutsiz. Ekainaren 5ean, Bizilabeko gazteen STEAM proiektuez gain, ginkana, tailerrak eta zientzia-ikuskizunak ere izango dira.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT