Ekintzailetza garatzen
Duela hamarkada bat baino gehiagotik Iruran bizi den portugaldarra da Armenio Ferreira. Skanak enpresa sortu du, BIM eta alderantzizko ingeniaritzarako 3D eskaneatze- eta modelatze-zerbitzua duena.
Enpresentzako aktiboak digitalizatzeko zerbitzua da, hala nola, eraikinak eta instalazio industrialak (neurriak, sistema elektrikoak, aire girotuko sistemak) edo proiektu osoak (mantenutik berreraikitzera).
Ondoren, informazio guztia datu-base batera iraultzen da, lan-talde guztientzat denbora errealean eskuragarri dagoena.
Automobilgintzako edo aeronautikako sektoreetarako piezen alderantzizko ingeniaritza ere eskaintzen du, eta metrologiaren bidez piezen zehaztasuna neur dezake eta, horrela, xehetasunetan egin daitezkeen zuzenketak azter ditzake. Skanaken beste zerbitzu bat 360ยบ eskaneatzea da, ibilbide birtualetarako, etab.