Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    I Elhuyar Zientzia Azoka Steam Gipuzkoa ospatu da Tolosan

    #Proiektu estrategikoak #Udalak garatzen #ZTIAM

    / Aktualitatea / Proiektu estrategikoak / ZTIAM / I Elhuyar Zientzia Azoka Steam Gipuzkoa ospatu da Tolosan

    Elhuyarrek eta Kutxa Fundazioak antolatuta, Gipuzkoako 10 ikastetxetako 100 gaztek ikasturtean zehar landutako 23 proiektu ikusgai izan dira Tolosako Alondegia plazan. Besteak beste, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutoan kokatuta dagoen Tolosaldeko ZTIAM Eskolako partaideek hartu dute parte eta Asteasuko Algaloop enpresak ezagutzera eman ditu bere ikerketa eta berrikuntzaren adierazgarriak.

    Goizean, I. Elhuyar Zientzia Azoka Steam Gipuzkoa egin dute Tolosako Alondegia plazan. Elhuyarrek eta Kutxa Fundazioak antolatu dute ekimena, Eusko Jaurlaritzaren, Tolosako Udalaren eta Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren laguntzarekin. 10:30ean ireki dute azoka zinta mozteko ekitaldiarekin. Gazteak arduratu dira zinta mozteaz, eta eurekin batera izan dira Ander Aizpuru Kutxa Fundazioko zuzendaria, Garazi Andonegi Elhuyarreko Zientzia Saileko arduraduna, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua, Olatz Peon Tolosako alkatea, eta Iker Urruzola  Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria. Irekiera-ekitaldia ordezkari guztiak azokatik egin duten ibilaldiarekin osatu da.

    Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute azokara gerturatu direnek. 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako 23 proiektu erakutsi dituzte. Guztira, 100 gazte izan dira, 65 neska eta 35 mutil. Gazteak Gipuzkoako 10 ikastetxe hauetatik bertaratu dira: Alegiako Aralar BHI, Amasa-Villabonako Erniobea BHI, Beasaingo La Salle, Hondarribiko Talaia BHI, Lasarte-Oriako Oriarte BHI eta Tolosako Herrikide ikastetxea, Orixe BHI, Tolosaldea LHII eta eskolaz kanpoko Tolosaldeko ZTIAM eskola. Ikastetxeetako lanekin batera, Asteasuko Algaloop enpresaren ikerketa eta berrikuntzaren adierazgarriak ezagutzeko aukera izan da azokan.

    Aurten lehenengo aldiz Gipuzkoan egin den azoka hau gazteek garatutako proiektuen erakusketa bat da. «Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen die gazteei, eta Gipuzkoako DBH-ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako gazteek hartzen dute parte. Azokaren helburu nagusia da zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika (STEAM, ingelesez) herritarrei gerturatzea, gazteen artean STEAM konpetentziak eta zeharkako konpetentziak garatzea (komunikazioa, sormena, berrikuntza, talde-lana…) eta gazteei bizipen zientifikoak eskaintzea», azaldu dute antolatzaileek.

    Argazkiak: Diario Vasco, TLHI eta Ataria

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT