Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Energia kontsumoa neurtzeko azken bi urteetan garatu duten proiektua azaldu dute, eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeek, Eskola Agenda 2030 foroan

    #Energia Bulegoa #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Energia kontsumoa neurtzeko azken bi urteetan garatu duten proiektua azaldu dute, eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeek, Eskola Agenda 2030 foroan

    Tolosaldea LHIk, Inmakuladak, Peñascal Kooperatibak eta Fraisoro Eskolak egin dute elkarlanean, Tolosako Ingurumen Zentroak, Tolosaldea Garatzenek eta Berritzeguneak koordinatuta.

    Tolosa, 2024ko maiatzak 8

    Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko, Inmakulada Lanbide Ikastolako, Peñascal Kooperatibako eta Fraisoro Eskolako ikasleek azken bi urteotan Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan egindako lanketaren berri eman dute.

    Energia izan dute hizpide eta, besteak beste, formazioa, aholkularitza, ikerketa eta sentsibilizazio ekintzak landu dituzte. Hain zuzen, ikastetxe bakoitzak bere alorreko jakintzak aplikatu ditu proiektuan.

    Esate baterako, Tolosaldea LHIko ikasleek etxebizitzetan energia ikuskaritzak egin ahal izateko txantiloi batzuk sortu zituzten, informazio guztia modu bateratuan jaso ahal izateko. Inmakuladako ikasleek egin dituzte ikuskapenak, baina aurrez gaiaren inguruko formazioa jaso zuten Tolosaldea LHIko ikasleen eskutik. Berokuntza, ur bero sanitarioaren sistemak, argindarra eta tarifikazioa landu dituzte, besteak beste, saio horietan.

    Peñascal Kooperatibaren tutoretzapean dauden 6 pisutan egin dituzte azterlanak, eta bertan bizi diren ikasleek ondoren energiaren erabilera egokiagoa egiteko gomendio batzuk jaso dituzte, ikuskapenetan identifikatutako zenbait egoera hobetzeko neurriak hartzeko.

    Datuen azterketa ere Tolosaldea LHIko ikasleek egin dute, eta galdetegiaren bidez lortutako datuez gain, fakturak eta etxeetako sistemak ere aztertu dituzte. Tresna elektrikoen kontsumo neurgailuak edota programatzaileak instalatzeko beharra ondorioztatu dute. Bada beste ondorio orokorrago bat ere: «konfort egoeratik atera deskonfort egoerara pasa behar dugu, neurriak aplikatzen hasi behar baitugu», azaldu dute.

    Fraisorok, berriz, elikagaien eraldaketa zikloan beraien instalazioetan erabiltzen dituzten tresnen eta klimatizazio sistemaren inguruko datuak aztertu ditu. App baten bidez tresna bakoitzaren kontsumoa kontrolatu ahal izan dute, kontsumoa murrizteko neurriak hartzeko eta kostuen aurreikuspen bat egiteko.

    Bi hamarkada Agenda 2030 proiektuan

    Duela 22 urte hasi zen Tolosa Agenda 2030 proiektuarekin lanean; 15 urte dira Tolosaldea Garatzenek eskualde mailako estrategia bateratua kudeatzeari ekin zionetik, eta denbora horretan garapen jasangarri baterantz garatutako estrategiak balioan jarri ditu Garbiñe Mendizabal teknikariak: «Eskualde mailan energia alorreko estrategia bateratua egiten gabiltza erakunde publiko, pribatu eta ikastetxeekin. Lanketa hau urrats bat gehiago da norabide horretan, elkarlanari esker». Garapen agentziak, ikasleek egindako gomendio horiek eskuorri eta kartel batzuetara eraman ditu, gainera, eta ikastetxe eta leku publikoetan jarriko dituzte herritarren eskura. Tolosako eta Zizurkilgo Udalek ere babestu dute proiektua. Tolosaren kasuan, esaterako, energia gaietako hirigintzako teknikariak aholkularitza eman die ikastetxe eta ikasleei.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT