Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Herritar, erakunde eta enpresetara gerturatzeko irudia berritu du Tolosaldea Garatzenek

    #Berriak

    / Aktualitatea / Noticias / Herritar, erakunde eta enpresetara gerturatzeko irudia berritu du Tolosaldea Garatzenek

    • Marka eta webgune berria garatu ditu Tolosaldea Garatzenek, inguruko eragileegana gehiago gerturatzea helburu duen komunikazio lan sakonago baten abiapuntu gisa.
    • Garapen agentziaren 7 sailei ikusgarritasuna emate aldera, irudi berriaren egokitzapen bana izango dute aurrerantzean.

    Tolosaldea Garatzen garai berrietara egokitu da. 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du garapen agentziak eskualdearen etorkizuna eraikiz. 

    Hain zuzen, datozen urteotarako erronka nagusiak Plan Estrategikoan daude bilduta: kalitatezko enplegua sortzea, ekonomia zirkularraren eredua sustatzea, enpresetan 4.0 teknologia txertatzea, turismo bulego berria, gazteak zientziara gerturatzea… 

    Horiei guztiei beste erronka bat gehitu zaie: herritar, enpresa eta erakundeengana gehiago gerturatzea.

    Horretarako, komunikazio lan sakonago bat abiatuko du Tolosaldea Garatzenek, eta hasiera moduan, marka, iruditegia eta webgunea berritu ditu.

    “Herritarrentzat, enpresentzat eta udalentzat baliagarriak diren baliabide asko kudeatzen ditugu gure egunerokoan: diru-laguntzak, proiektu berritzaileak, iraunkortasun politikak, lan eskaintzak, berrikuntza programak, formazio saioak… Horiek denak eskura jarri nahi ditugu. Lehen garrantzitsua zen, baina orain bizi dugun egoeran are garrantzitsuagoa da sarbide hori erraztea”, azaldu du Iker Urruzola, agentziako lehendakariak.

    Prozesu luze baten emaitza

    2020ko martxoan abiatu zen analisi sakon bat du oinarrian marka berriak. Izan ere, irudiaren nondik norakoak definitzeko, herritar eta eragileek agentziarekiko duten pertzepzioa ezagutu nahi izan da.

    76 pertsona elkarrizketatu dira, eta beste 120ren iritziak bildu posta elektronikoz: alkateak, udal teknikariak, ikastetxeak, kazetariak, enpresak, elkarteak, ostalariak…

    Ondorioak argigarriak izan dira: garapen agentzia ezagutu arren, askok ez dute egiten den lana osotasunean ezagutzen, ezta zertarako den jakin ere. Are gehiago, gai edo zerbitzu konkreturen batekin lotu izan dute gehienek. 

    Hori dela eta, garapen agentziako 7 sailei ikusgarritasuna emango zaie, bakoitzak bere azpimarka izanda. Enplegua, Enpresak, Turismoa, Udalak, Ekintzailetza, Aniztasuna eta Kontsumo Bulegoa. “Lortu nahi duguna da, jendeak gure lan arloak ondo identifikatzea eta bakoitzaren atzean entitate oso bat dagoela bistaratzea”, gehitu du Urruzolak. 

    Batasun horretatik abiatzen da, hain zuzen, marka orokorra. Pieza askoren batura irudikatu da, eskualdearen garapena faktore askoren eraginpean dagoelako. Gainera, garapen agentzian esparru askotan eta eragile askorekin egiten da lan, elkarren artean sinergiak baliatuz eta helburuak bateratuz. Partekatua baita helburu nagusia: eskualdearen garapenarekin herritarron ongizatea sustatzea.

    Joxe Luis Urdangarin, garapen agentziako arduradunaren hitzetan, ez da aldaketa estetiko soil bat. “Izaera berri baterantz lanean ari garela adierazten duen aldaketa da. Egokitzeko gaitasuna dugu, eta Covid-19aren ondorioei aurre egiteko lehentasunak berrantolatu eta tresna berriak diseinatzen ari gara. Saretzea sustatu, informazioa eman, eragileen zerbitzura egon, eta epe luzerako hausnarketa kolektiboen bidez, estrategia berriak definitu nahi ditugu”. 

    Euskarri digitalak oinarri

    Marka berriarekin, oro har, komunikazioa indartuko du aurrerantzean Tolosaldea Garatzenek, baina bereziki alor digitala auspotuz. 

    Web orria izango da erreferentzia puntu nagusi: www.tolosaldeagaratzen.eus.  Guztiz itxuraldatu da, informazioa modu antolatuagoan eta sakonago eman ahal izateko, eta gailu guztietara egokitzeko. 

    Funtzionaltasun gehiago ere izango ditu. Beste askoren artean, lan-eskaintzak eta lan-poltsak argitaratuko dira, CV-ak uzteko aukera emango du, eskualdeko enpresen proiektuen berri emango da, Lehiberri Zentroko aretoak alokatu ahal izango dira, edo kontsumo alorreko zalantzak argitzen lagunduko da. 

    Datozen asteotan amaituko da eduki guztiaren eguneratze prozesua; hortaz, lehen egunotan baliteke zenbait orrialde oraindik erabilgarri ez izatea. Bestalde, sare sozialetako profilak bateratu eta txukunduko dira, horietan presentzia areagotzeko helburuarekin. Hemen zerrenda:

    • Facebook: @tolosaldeagara
    • Twitter: @TolosaldeaGara
    • Instagram: @Tolosaldeagaratzen
    • LinkedIn: Tolosaldea Garatzen
    • LinkedIn (Enpresak): Tolosaldea Enpresak Garatzen
    • YouTube: Tolosaldea Garatzen

    Tolosako Chroma Estudioa arduratu da marka berriaren, nahiz web orri berriaren garapenaz. 

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Berriak #Enplegua garatzen
    Langabetuentzako ikastaroak 2026ko urte hasieran.

    #Berriak #Iraunkortasuna #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    Autoaren erabilera partekatua egiteko zerbitzua izango du Tolosaldeak: AutoBAT

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT