Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Martxan da Gurpilgunea, bigarren eskuko piezekin bizikletak konpontzeko espazioa

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Martxan da Gurpilgunea, bigarren eskuko piezekin bizikletak konpontzeko espazioa

    Gurpilgunea Tolosako Zumardi Handian kokatuko da, eta erabilgarri izango da astearte, ostegun eta ostiraletan. Zumardia elkarteak dinamizatuko du gunea, boluntarioen lanari esker.

    ‘Gurpilgunea’ izeneko espazioaren inaugurazioarekin abiatu da Mugikortasun Astea, mugikortasun eredu jasangarri bat sustatzeko bizikletaren erabilera aldarri hartuta.

    Erabiltzen ez diren bizikletak eta horien piezak berreskuratu eta norbere bizikletak konpontzeko aukera eskainiko du. Horretarako, konponketarako tresna ugari izango dira erabiltzaileen eskura.

    Lan horretan laguntzeko eta zalantzak argitzeko Zumardia Elkarteko boluntario talde baten laguntza izango dute bertaratzen direnek. Are gehiago, tarteka oinarrizko mekanika eta konponketa tailerrak antolatuko dira, trebatzeko. 

    Ez hori bakarrik: salerosketarako eta elkartrukerako gune ere izango da, eta hori errazteko dinamika bat jarriko du martxan.

    Bazkideentzat zabalik

    Tolosako Zumardi Handian kokatuko da Gurpilgunea. Bazkideek baino ezingo dute erabili espazioa, baita bertako tresneria eta aholku zerbitzua ere. Bazkidetzak 15 euroko kostua du urtean, eta izena emateko info@zumardia.eus helbidera idatzi beharko da.

    Astearte goizez (10:00-12:00) eta ostegun eta ostiral arratsaldetan (17:00-19:00) zabalduko ditu ateak, oraingoz. Boluntarioen lana ezinbestekoa izango denez, beste edonor lan horretan laguntzeko prest balego, Zumardia elkartearekin jar daiteke harremanetan. Jende gehiagoren laguntza jasoz gero, ordutegia zabaltzeko aukera aztertuko dute.

    INFORMAZIO GEHIAGO
    Erreferentziazko gune bat

    Edu Otxotorena, Zumardia Elkarteko kide eta Gurpilguneko arduradunak azaldu duenez, “bizikleten berrerabilpenerako erreferentziazko gune” izan nahi du espazio berriak: “Natura, hezkuntza eta kirola dira Zumardiaren balio nagusiak, eta proiektu honek bete-betean egiten du bat balio horiekin, modu jasangarriagoan mugitzea, hondakinak gutxitzea eta horretarako gizartea heztea dituelako xede Gurpilguneak”. 

    Ekonomia zirkularra, ingurumena eta gizarteratzea ditu oinarrian proiektuak, Iker Urruzola, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariaren hitzetan, “Tolosaldearentzat, hain zuzen, etorkizunerako zutabe estrategiko direnak”.

    Ildo beretik mintzatu da Olatz Peon, Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari eta Tolosako alkatea: “Konpontzea eta berrerabiltzea, hondakin bihurtu aurreko urrats garrantzitsua da, eta hori guretzat lehentasunezkoa da hondakinen politikan. Tolosan horrelako espazio bat herritarren eskura jartzea urrats bat gehiago da jasangarritasunaren alde egiten ari garen lanean”.

    Hurrengo egunetan, ateak zabalik izango ditu, arratsaldetan, nahi duen orok espazioa bera eta zerbitzuen eskaintza bertatik bertara ezagutzeko.

    Bizikleta martxa ostiralean; bigarren eskuko azoka, larunbatean

    Mugikortasun Astearen barruan, beste bi hitzordu izango dira aste bukaerari begira:

    Ostiralean, Tolosa eta Ibarra arteko Bizibira Fest bizikleta martxa ospatuko da, Intujai taldeak dinamizatuta. Hiru abiapuntu izango ditu ibilaldiak, 17:00etan: Ibarran, herriko plaza; eta, Tolosan, San Juan Plaza (Arramele ermitaren alboan) eta Herrikide ikastetxea. Azken honek, Laskorain Ikastolako ikasleak jasoko ditu Usabalen.

    17:30etik aurrera, Zumardi Handian bilduko dira guztiak, eta bertan, jolasak eta tailerrak egingo dira haurrentzat. Oriako Limousin Txirrindularitza Eskolak ere bizikleta gainean trebetasuna lantzeko zirkuitua jarriko du.

    Larunbatean, berriz, bigarren eskuko azoka ospatuko da, leku berean. Bizikleta eta materialen salerosketa egingo da eta aurrez utzi ahalko da asteazken, ostegun eta ostiralean 17:00tatik 19:00tara eta larunbatean bertan goizeko 09:tatik 10:00tara.

    #Mugikortasuna
    Tolosaldeak garraio publikoaren etorkizuneko zerbitzua hobetzeko proposamena aurkeztuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT