/ Proiektuak / Diversidad / Barrutzen
Tolosaldean dozenaka dira jatorri atzerritarreko ekintzaileek kudeatutako tokiko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak. Euskarak garrantzia handia duen esparrua dela kontuan izanik, bere presentzia handitzeko proiektua da ‘Barrutzen’. Asmoz Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiaren barruan.
Euskararen erabilera sustatzea jatorri atzerritareko ekintzaileen artean.
Jatorri atzerritarreko herritar ekintzaileen errealitatea eta beharrak ezagutzea.
Euskara eta euskarri digitalak errazago erabiltzeko baliabideak ematea.
Euskal hiztunak hizkuntza aniztasunean sentsibilizatzea.
Tokiko egoeraren azterketa gauzatu da, jatorri atzerritarreko 11 ekintzaileren sakoneko elkarrizketekin eta datu kuantitatiboen azterketarekin.
Norbanako bakoitzaren beharretara egokitutako informazio bilketa egin, eta saio bateratuak egin dira informazio trukaketarako. Tokiko eragileekin koordinatuta egin da hori. Euskara ikasteko eta praktikatzeko proiektuak ez ezik, digitalizazio tresnak, euskara erabiltzeko baliabidea, edota errotulazioa eta paisaia linguistikoa euskalduntzeko baliabideak eskaini zaizkie, eguneroko jarraipena egitearekin batera.
Hasieran, hartzaile bakarrak jatorri atzerritarreko herritar ekintzaileak ziren, baina analisi fasean argi geratu zen euskal hiztunak diren herritarrengan ere eragin behar dela, euskararen erabilera areagotu nahi izanez gero. Estereotipikoak apurtzea izan da gakoa, establezimendu hauetan euskarak ere presentzia duela erakutsiz. Norberaren ama hizkuntza adierazteak ere Tolosaldeko hizkuntza aniztasunari balioa ematen dio.
Proiektua esperimentu sozial bat izan da, ezin baitezakegu ziurtatu aurrez guk proposatutako baliabideak baliagarri zaizkien edo ez. Hala ere, espero da egindako informazio trukaketan euskara eta digitalizazioaren inguruko baliabide berriak ezagutaraztea eta horiek beraien negozioan euskara txertatzeko bitarteko izatea.
Ibarran bizi den siriarra da Mahmoud Al Atrash. Arabiera, ingelesa, kurduera eta gaztelera hitz egiten ditu. Orain, euskarazko agurrak, zenbakiak eta dendako egunerokotasuneko hitz solteak ikasi ditu. Baita erabili ere.
“Euskaldunokin bizi gara, eta euskaraz egiten ikasi behar dugu. Bezeroei galdetzen diet hau edo hura nola egiten den euskaraz. Arabiera ere irakasten saiatzen naiz”.Jaiotzez marrokiarra da Oum Keltoum, eta Ibarran bizi da duela 12 urtetik. Fruta eta elikagai denda bat du Tolosan. Arabiarra da bere ama hizkuntza, baina frantses, ingeles eta gaztelera apur bat ere egiten ditu. Orain euskararekin ere ausartzen da..
“Etorri nintzenean gaztelera ikasten nuen. Orain euskararekin saiatzen ari naiz, elkarbizitzan laguntzen duela uste dut. Bezero batzuk euskaraz egiten didate eta lagundu eta animatu egiten naute.”.Rizwan Ali pakistandarra da, baina Jon ezizenez ezagutzen dute askok. 2011tik Azkoitian bizi da, eta orain Tolosan taberna zabalu du. Urdua, ingelesa, greziarra, gaztelera eta euskara egiten ditu, garbi-garbi gainera.
“Jendearekin pixkanaka hitz egiteko eta galdetzeko ohitura hartu nuen. Hobeto sentiarazten nau. Hemen bizitzeko eta jendea ezagutzeko oinarria da.”.Albertson Rojas Valencia kolonbiarra da, Iruran eta Donostian bizi izan da, eta orain taberna bat du Tolosan. Euskaraz zertxobait ulertzen du, eta ikastea gustatuko litzaiokela dio.
“Ez dut bereziki interes handirik izan euskara ikasteko, baina hitz batzuk ikasi ditut, eta uste dut integratzen eta pertsonalki hazten lagundu nauela.”.