/ Proiektuak / Enplegua / EGITEN DEU
Tolosaldea eskualdeko 4 entitateren artean (Tolosaldea Garatzen, Katea Legaia, Sutargi eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak ikastaroa antolatu dugu. Langabetuei eta batez ere Tolosaldeko emakumeei zuzenduta. Ziurtagiri profesionala da eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan emango da arratsaldetan. Pertsona bakoitzaren ibilibide soziolaborala landuko da; enplegurako gaitasun giltzarri eta teknikoak, enpresetako praktikak eta lan-orientazioa. Ezinbestekoa da langabezian egotea eta eguneko 9 euroko asistenzia-beka emango da. Ziurtagiria lortzeko, gai bakoitza aprobatu behar da, eta, azkenean, praktikak egin behar dira enpresa batean. 2. taldea 2026ko urtarrilaren amaieran hasiko da eta 15 plaza daude. % 100 diruz lagundua.