/ Proiektuak / Diversidad / Gazteak Ongi Etorri
Eskualdera bizitzera etorri berri diren haur eta gazteak gure herrietan integratzeko helburua duen egitasmoa da Gazteak Ongi Etorri. Astero biltzen da taldea eskolaz kanpoko orduetan, jolastu, ondo pasa eta gaztetxo gehiago ezagutzeko. Azken batean, herri giroan murgiltzeko.
Egoera beretsuan dauden adin bereko haurrek osatzen dute taldea.
Urtxintxa elkarteko begiraleek dinamizatzen dituzte saioak.
Astean behin elkartzen da taldea, ikasturte osoan zehar.
Euskal kulturara gerturatzea ere bada xedea, hizkuntza bizia dela erakusteko.
9-12 urte
Astearteak, 17:30-19:30 | Gazte Topagunea
6-9 urte
Asteazkenak, 17:30-19:30 | Gazte Topagunea
6-9 urte
Astelehenak, 17:30-19:30 | Gaztelekua