/ Proiektuak / Diversidad / Guretzako
Jatorri anitzeko emakumeak biltzen garen gune bat da. Bizi esperientziak partekatzen ditugu, kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz eginez eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikasteko.
Emakume orok parte har dezake. Jatorri askotako emakumeak biltzen gara, elkarren artean ezagutu asmoz. Besteen esperientziak entzuteko eta elkarrengandik ikasteko gogoa baino ez da izan behar.
Gure zalantzak, kezkak, ikuspuntuak eta esperientziak partekatzeaz gain, elkar laguntzen dugu, pelikulak ikusten ditugu, tea hartzen dugu edota txangoren bat edo beste egiten dugu.
Saio bakoitzean gai bat edo gehiago finkatzen ditugu. Adibidez: emakumeon eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian integrazioa...
Emakume berriak ezagutzea, elkarren arteko konfiantzazko giroa sortzea eta herriaren parte izatea ere bada gure helburua. Gerora, bada saioetatik kanpo ere elkartzen denik!
Hileko azken astelehenak
15:00-17:00 | Udal lokala
Hileko azken ostegunak
10:00-12:00 | Mintzola, Subijana etxea
Hileko azken asteazkenak
10:00-12:00 | Kultur Etxea
Hileko azken astearteak
10:00-12:00 | Kultur Etxea