/ Proiektuak / Enpresak / Industria 4.0 proiektua
Tolosaldeko ETE edo enpresa txiki eta ertainetan, Fabrikazio Aurreratua eta 4.0 Industriako ereduak jarraituz berrikuntza teknologikoa sustatuko duten proiektuak sortzea helburu duen diru-laguntza da. Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailak sustatutako berrikuntza programa da, Eusko Jaurlaritzak, RIS3an ezarritako estrategiekin lerrokatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenekin bat etorriz.
5 eta 99 langile bitarteko Tolosaldekoak diren ETE edo enpresa txiki eta ertainentzat.
2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 29ra bitarte aurrera eramandako ekintzak.
Ekainaren 30era bitarte edo dirua agortu arte egin ahal izango dira eskaerak.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.
Bigarrena, berriz, Adimen Artifiziala txertatzea izan da. Honekin, edukien etiketatze automatikoa, transkripzio automatikoa, azpi-idatziak, laburpen automatikoak eta formatu ezberdinetara pasatzeko aukera garatzea lortu dute.
Hala ere, proiektua ez da hemen amaitzen, robotak ikasi egin behar du, jaten eman eta garatzen joan, etorkizunean ere hobetzen joatea da helburua.
Proiektu hau lantzen hasi baino lehen ordenagailuekiko konektagarritasuna indartzeko eta digitalizazio maila areagotzeko beharra ikusten zuen enpresak.
Informazio guztia automatizatzearekin, enpresaren kudeaketa eta zerbitzua azkartu dute, eta bezeroari arreta integralagoa eman diezaiokete.
Izan ere, lortzen dituen datuen bidez informazio asko jasotzen dute: geoposizioa, azelerazioa, tenperatura, bateria... eta baita igorritako karbono aztarna ere.
Denbora errealean jakin ahal izango du non eta nola dagoen tresna bakoitza. Informazio hau plataforma batean egongo da ikusgai, baita bezeroentzat ere, eta horrela, bere aktiboen kontrol osoa emango dio kudeaketa-erabaki eraginkorrak hartzeko.
Orain arte sare laua zuen eta hark ez zion uzten sarean kudeatzen ziren datuen kontrola izaten. Esate baterako, birus informatiko batek ordenagailuren bat kutsatzen bazuen, ezin izaten zuten ikusi eta ezta detektatu ere, gainerako ordenagailuetara hedatzen bazen.
Aurrerantzean, datuak sare batetik bestera pasatzerakoan, konexio-puntu jakin batzuetatik pasa beharko dira eta, puntu horietan, aztertu egiten dituzte, gaiztoak diren ala ez jakiteko.
Power BI-ren ezarpenak datuen analisia eta kudeaketa errazten du, reporting edo txostenak modu automatikoan lortzea ahalbidetuz.
Sistemaren txertaketak hainbat onura ekarri dizkio, bai produkzio prozesuetan eta baita barne funtzionamenduan ere. Enpresaren digitalizazioa areagotuz ekoizpen kostuak aurreztu eta produktibitatea nahiz errentagarritasuna areagotzea lortu dute.
Nahiz eta teknologia txertatzen urrats ugari eman dituzten, oraindik ez zuten CAD-CAM sistemarik makinetan. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuaren laguntzaz sistema hau jarri dute martxan, programazio lanak erraztuz eta kalitate hobea lortuz.
CAD-CAM sistemaren inplantazioaren arrazoi nagusia programazioan egiten ziren akats txikiak ekiditea zen, eta aldi berean, denboren optimizazioa. HyperMill programa jartzea erabaki dute, beren lau hornitzailerekin aztertu eta aukera hoberena zelakoan, hala adostuta.
Paulino Sorarrain burni galdaketarako modeloen fabrikazioan 100 urteko ibilbidea duen enpresa familiarra da. Belaunaldi berriak sartzearekin batera, teknologia berrietara jauzia ematen joan dira.
Joan den urtean, bezero batek trenetarako pieza berri batzuen fabrikazioan sartzeko aukera ikusi zuen. Pieza hauek neurrietan eskakizun handiak dituzte eta, ezinbestean, beraiekin lan egiteko baldintza, 3Dko eskaner bidez piezen neurriak egiaztatzea da. Bulegoko zein tailerreko lankideek eginkizun horietarako formakuntza jaso dute.
3D eskanerrak beste merkatu batzuetako ateak zabaldu dizkie, adibidez, ordezko edo pieza zaharren digitalizazioan.
Makina bakoitzaren informazioa modu digitalean erregistratu du eta, plano eta produkzio programazioaren dokumentazioarekin batera.
Horrela, makina batek mantenu lanen bat behar badu, alerta bidaltzen du automatikoki. Ez hori bakarrik, egin beharreko lanak non eta zein erremintarekin egin behar diren zehazten du, eta urrats guztiak azaltzen dituen bideo-tutorial bana grabatu dute lan bakoitzerako.
Proiektu honen bidez, lortu dute mantenu lana egin behar dutenek jakitea zehatz mehatz noiz, zer eta nola egin. “Urte mordoa lanean zeraman jendea erretiroa hartzen joan da, eta plan honi esker, ezagutza hori enpresan geratzea lortu dugu”.
Ordura arte, produkzioen planifikazioa egiteko urteen poderioz pertsona bakoitzak zuen ezagutzan oinarritzen ziren. Garatu duten softwareari esker, makina bakoitzaren datu guztiak denbora errealean erregistratzea lortu dute, antolaketa hobetzea ahalbidetuz.
Aurreikuspenez joka dezakete orain: botila-lepoak detektatu, atzerapenak ikusi, kargak orekatu… eta horren, arabera, lanak eta lehentasunak aldatzen joan.
Makina bakoitzeko datuen historikoa merkatuko unean uneko eta etorkizuneko egoeren datuekin alderatu daitekeenez, erabakiak hartzea errazten du, eta informazioa unean bertan transmititzen da enpresa osora, prozesua optimizatzeko.
Etorkizunera begira, Machine Learning delakoa txertatu nahi dute: makinen bibrazioa neurtuz, matxurak aurreikusi eta makinako zein ataletan gertatzen ari den jakin dezakete.
Sentsoreen bidez frenoen abiadura kontrolatu eta hortik datuak jasotzeko aukera ematen du sistema horrek. Horrela, paper edo kartoi mota ezberdinek behar duten mozketa abiadura optimizatzea lortzen da.
Aurreko frenu sistema aspaldikoa zen, eta kontaminazio akustikoa sortu eta mantenurako lan asko eskatzen zuen. Berriarekin, aldiz, soinua gutxitu eta mantenuari eskaini beharreko denborak murriztu dituzte. Baita kontsumoa ere: momentuan behar dutenera zehatz mehatz egokitzeko datuak dituztenez, aurreztu egiten dute.
Proiektuko fase bakoitzaren datuak bulego teknikora bidaltzen dira unean bertan: mekanizazio denborak, aurrerapenak, langilea makinan ote den edo ez...
Business Intelligence prozesuarekin lotutako aldaketa da, datu eta informazio horrek guztiak enpresaren kudeaketan eta erabakiak hartzerakoan erraztasuna ematen dio. Bezeroak ere egin dezake jarraipena: bere pieza zein fasetan dagoen edo noizko izango duen ikusi ere bai.
Onura hainbat izan dituzte. Alde batetik, makina bati mantenimendua zein ordu zehatzetan egin jakin dezakete orain, lehen egiten zuten bezala, matxuratzera iritsi arte itxaron behar izan gabe.
Langileek ere nabaritu dute: “Lehen atzerapenak genituenean, denbora gehiago pasa behar izaten zuten enpresan. Beraientzat aisialdirako denbora galera zen, eta enpresarentzat ekonomikoki gastua. Programa honekin denbora atzerapenak asko murriztea lortu du, beraz, baita kostuak eta ordu extrak ere bai” dio Aitor Ariznabarretan gerenteak.
Arazo baten aurrean zeuden: bezeroek behar zituzten ordezko piezak tren zaharretakoak dira, eta jatorrizko pieza horien moldeak egin zituzten enpresa edo fundizio asko itxita daude egun. Edo, bestela, piezak egoera kaskarrean egonik, ez dute berriak egiteko eredu gisa balio. Horrek produkzio kostuak eta fabrikazio denborak asko handitzen zituen.
Fabrikazio gehigarrian oinarrituta piezen ereduak fortzeari ekin diote. Trenen pieza garrantzitsuenetako batekin egin dute lehen urratsa: eredua fabrikatu, eta Tolosaldea LHIra bidali zuten aztertzeko. Eredu horren akatsak zeintzuk diren analizatu dute ikasleek.
Hurrengo fase batean, akats horiek zuzendu, piezak fundiziora eraman, egiaztatu eta prozesu osoaren kosteak eta bideragarritasuna aztertuko dituzte. Ekonomikoki onuragarria balitz, hiru esparrutan izango lukete onura: aztartasun eta eraginkortasunean; ezagutzan; eta beste industria batzuetara zabaltzeko aukeran.
Teknologia beren produktuetan txertatua zuten lehenagotik ere: gai dira kontrolatzeko eraikin bateko tenperatutak, ordutegiak, etab. mugikorretik bertatik. Baina teknologia ez zuten txertatuta enpresaren kudeaketan, eta alor horretan atzean ziren: papera eta dokumentu ugari erabiltzen zituzten.
Barne kudeaketa sistema baten beharra identifikatu zuten, eta digitalizazio prozesu bat hasi dute.
Lehen urratsa GRP bat txertatzea izan da. Datuen erabilera optimizatu baten ikuspegitik bideratu dute, tema integratu batek trazabilitatean eta baliabideen optimizazioan abantailak ekartzeko, eta kudeaketa antolatuagoa egiteko.
Produkzioan akatsak murriztu eta, ondorioz, proiektu bakoitza ahalik eta optimizatuen izateko asmoz parte hartu du proiektuan. Horrez gain, automatizazio eta trazabilitate aldetik ere eraginkorragoa izatea ahalbidetu dio.
Proiektu ezberdinetan sortzen den informazio fluxua momentuan bertan eta modu seguruan enpresa taldeko beste zentroekin partekatzeko aukera ematen dio txertatu duen sistemak.