/ Proiektuak / Enplegua / KIXKI KAXKA
Tolosaldeko eskualdeko 4 entitateren artean (Tolosaldea Garatzen, Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola, Zutani eta Jatorkin Al-Nahda) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, ile-apainketa ikastaroa antolatu dugu. Ziurtagiri profesionala da eta Tolosako Inmakulada ikastetxean emango da arratsaldeetan. Ezinbestekoa da langabezian egotea eta eguneko 9 euroko asistentzia-beka emango da. Ziurtagiria lortzeko, gai bakoitza aprobatu behar da, eta, azkenean, praktikak egin behar dira ile-apaindegi batean. %100 diruz lagundua. 2. taldea 2026ko urtarrilaren amaieran hasiko da eta 15 plaza daude.