Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldean karbono baxuko eredu energetikoa ezartzeko Energia Plana osatu dute Tolosaldea Garatzenek eta udalek

    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Tolosaldean karbono baxuko eredu energetikoa ezartzeko Energia Plana osatu dute Tolosaldea Garatzenek eta udalek

    2021 eta 2025 urte bitarteko helburuak, estrategiak eta ekintzak barnebiltzen ditu planak. Autohornikuntza, komunitate energetikoen sorrera, eraikuntzen birgaitze eta kudeaketa integratua, aurrezpen ekonomikoa eta elektromugikortasuna dira, besteak beste, planaren ardatz nagusiak.

    Energia jasangarritasunaren alorrean garrantzia handia hartu dute tokiko politikek azkenaldian. ‘European Green Deal, Next Generation’ agiriak biltzen ditu Europako politika orokorrak, eta horiekin lerrotu dira gainerako politikak, maila guztietan. 

    Gipuzkoan, estrategia hori zabaltzeko helburuarekin, hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosaldea Garatzenek, joan den apirilean. 

    Tokiko Energia Planaren garapena da akordioaren oinarrietako bat, baita abiaputu nagusia ere, hor jasotzen baitira eskualdean karbono baxuko energia eredu jasangarriago baterantz trantsizioa egiteko zortzi lan-ildo nagusiak: Planaren garapena bera, energia-gaien koordinazioa eskualde mailan, udal-politikak, eragileekin burutu beharreko ekintza zehatzak, energiari eta iraunkortasunari lotutako garapen ekonomikoa, informazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza.

    Erronkak identifikatuz

    Aurrez, eskualdeko energia-egoeraren eta beharren diagnosia egin zen eragile ugariren parte hartzearekin. Hiru kolektiborengan jarri zen azpimarra horretarako: udal eta erakunde publikoak, enpresa txiki eta ertainak, eta, azkenik, herritarrak.

    Diagnosiaren ondorioetatik abiatuz, egoera hori iraultzeko datozen lau urteotarako ekintza plana jasotzen du Energia Planak, helburuko kolektiboaren, garrantziaren eta martxan jartzeko urtearen arabera sailkatuta. 

    DESKARGATU ENERGIA PLANA

    Administrazioa

    Tolosaldeak duen udal kopuruagatik, beste eskualde batzuetan ez bezala, Tolosaldeko Energia Planean gakoa da udalei euren tokiko energia estrategian aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzea, betiere eskualde ikuspegia bermatuz.

    Udaletan energia berriztagarri eta autohornikuntza proiektuak gauzatzea izango da helburu nagusienetako bat. Horretarako, 4/2019 legearen kunplimenduari buruzko asistentzia teknikoa, formazioa eta diru-laguntza eskaeren antolamendua sustatuko dira. Udalen kontsumoaren ikuspegi orokorra izateko kudeaketa erreminta garatzeko aukera ere eskuartean da, datorren urtera begira. Energiari lotutako fiskalitatea ere ezinbesteko gaitzat jotzen du planak.

    Aurrerago, eraikuntza berriak eta zaharren birgaitzeak izango dituzte jomuga, jasangarritasun neurriak bultzatzek udal politikak bultzatuz. Horretarako, udal eraikinen baliabideak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertu nahi dira.

    Enpresa txiki eta ertainak

    Eskualdeko ehun ekonomiaren transizio energetikoa gauzatzeko ezinbestekoa da energia jasangarritasunaren alorrean eskualdeko enpresa txiki eta ertainak zer egiten ari diren ezagutzea. Eta energia bektoreak gero eta pisu handiagoa duenez, futsezkoa da erabilera efizientea eta diru aurrezpena bultzatzea. Horregatik, energia aurrezpen, efizientzia, jasagarritasun edo berrikuntzarekin zerikusia duten proiektuak identifikatzea eta gauzatzen laguntzea da Energia planaren helburuetako bat.

    Besteak beste, energia berriztagarriak eta auto-hornikuntza proiektuak aurrera emateko aukerak aztertu, eta bideragarriak diren horiek sustatuko dira. Aukera horietako bat da elektromugikortasunarena, eta zentzu horretan, birkarga elektrikorako edo floten aldaketarako proiektuak dituzte jomugan.

    Tokiko ekonomia sustapenari begira, eskualdean jasangarritasun energetiko gaietan dabiltzan enpresak bultzatzen lagundu eta ezagutzera eman nahi dira.

    Herritarrak

    Etorkizunean Tolosaldean eredu energetikoaren eraldaketa posible egiteko, erakunde publikoen eredugarritasuna garrantzitsua den bezala, herritarrei informazioa, sentsibilizazioa eta formakuntza ematea giltzarria da. Izan ere, energia gaiak ez dira ulerterrazak. Horregatik, fakturen ulermena sinplifikatzea, energia aurrezpenak nola lortu, eta abarretan laguntzea beharrezkoa da. 

    Gainera, herritarrek energiari lotutako inbertsioak eta erabakiak hartu ahal izateko, informazioa behar dute eta horretarako, besteak beste, energia bulego birtuala garatu nahi da, herritar eta eragileen beharretara egokitutako den edukia eskaintzeko eta zalantzak erantzuteko.

    Bestalde, eta azken datuen arabera, 20 pertsonatik 3k bizi dute pobrezia energetikoa eta horietatik batek, pobrezia larria. Udaletako gizarte zerbitzuekin eta gizarte eragileekin batera pobrezia energetikoaren aurkako plana garatuko dugu datozen urteetan. 

    Azkenik, auto-hornikuntza eta komunitate energetikoak datozen urteetan gehien garatuko diren gaiak izango dira eta eredu desberdinen azterketa egitea du xede Energia Planak. Gai hauen inguruan informazioa sortzea eta komunitate energetiko iniziatiben sorreran lagunduko da.

    DESKARGATU EKINTZA PLANA
    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT