Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek elkarlanean garatuko dute datorren ikasturtean Eskola Agenda 2030 proiektua

    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek elkarlanean garatuko dute datorren ikasturtean Eskola Agenda 2030 proiektua

    “Energia, bizitzaren motorra” Eskola Agenda 2030 proiektuaren bitartez Tolosaldeko herri desberdinetako eskolek bi ikasturteetan lantzen ari diren gaia da. Lanbide Heziketako ikastetxeek ere prozesu horretan parte hartu nahi izan dute eta datorren ikasturtean elkarlanean martxan jarriko duten proiektua adostu dute dagoeneko.

    Bost ikastetxe dira: Tolosaldea Institutua, Inmakulada Ikastola, Peñascal Kooperatiba, Don Bosco eta Fraisoro. Bakoitzak bere alorreko jakintzak aplikatuz egingo dio ekarpena proiektuari. Horrela, Tolosaldeko Institutua etxebizitzetan energia ikuskaritza eta aholkularitza egiteko formazioaz arduratuko da eta beraien ezagutzak Inmakulada Ikastola, Peñaskal eta Fraisoroko ikasleei transmitituko dizkiete.

    Ikuskaritzak Peñaskal Kooperatibak dituzten tutoretzapeko pisuetan egingo dira. Etxe hauen erabiltzaileek energiaren erabilera egokia egiteko oinarrizko aholkuak jasotzeaz gain etxe hauetan detektatutako arazoei (gehiegizko gastua, ohitura ez egokiak…) irtenbideak emateko neurriak hartzeko ikasiko dute.

    Fraisoro eskolaren ikasleen kasuan, jasotako formazioa beraien eraikinean aplikatuko dute datorren ikasturtean martxan jarriko den elikagaiak transformatzeko modulu berrirako instalakuntzetan. Modulu honetan kontsumo handiko makinaria erabili behar denez, energia arduraz erabiltzeko gomendioak nola aplikatu ikasiko dute.

    Don Bosco Paper Eskolako Kimika industrialeko mailako ikasleek fatxadak isolatzeko materialen ikerketa lanetan arituko dira. Horretarako Fraisoro eskolak sortutako azpiproduktuak, egurra adibidez, erabiliko dituzte eta ikerketaren emaitzak frogatzeko Peñascaleko eraikuntzaren paretak erabiliko dituzte.

    Baina eskolek proiektuarekin haratago joan nahi dute eta Tolosaldeko herritarrengana ailegatu nahi dute. Oinarrizko ikuskaritza egiteko fitxa erraz bat sortuko dute norberak bere etxean egin eta beharrezko  hobekuntzak detektatu ahal izateko

    Proiektua aurrera eramateko Tolosaldea Garatzen, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosako Ingurumen Zentroa eta Ingurugelaren laguntza izango dute.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT