/ Proiektuak / Enpresak / Diagnosi energetikoak enpresentzat
Enpresa baten jardunerako beharrezkoak diren energia kontsumoarekin lotutako kostuak, kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetakoak dira lehiakortasuna handitzeko helburua planteatzerakoan. Marjinak murrizten ari direnean, enpresek beren kostuak berrikusten dituzte, baliabideen erabileran efizientzia hobetuz. Kostuak, bereziki energiaren kostuak, enpresentzako kezka nagusienetako bat bihurtu da gaur egun, eta horrela adierazi dute oro har.
Proiektu honen bitartez, Tolosaldeko enpresen azterketa energetikoa egin nahi da, kontsumoen ezaugarriak zehaztuz eta hobetzeko aukerak aztertuz.