/ Proiektuak / Enplegua / ENPLEGUNEA
Helburua Eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko. Guztira gehienez 26 lanposturako diru-laguntza izango da.
- Gehienez 8.800€ dirulaguntza
- Kontratu mugagabea egin beharko da
- Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a lagunduko du.
- Tolosaldean erroldatutako pertsonen kontratazioa
- Ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen lanaldi osoko eta iraupen mugatuko kontratuen kasuan 6.600 euroko laguntza baldin eta 6 hilabete edo gehiagokoa bada.
Kolektibo hauetako pertsonak kontratatuz gero:
1.– DSBE/GBE-aren titularrak edo onuradunak.
2.– 35 urtetik beherako pertsonak.
3.– Luzaroko langabeak. Iraupen luzeko langabetutzat.
4.– 55 urtetik gorako pertsonak.
- Gehienez 11.000€ dirulaguntza
- Kontratu mugagabea egin beharko da
-Kasu hauetan gehienez kontratazioaren kostuaren %100a lagunduko du.
- Gehienez 8250 euro ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen kasuan.
• Eskaera egiteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 15a.
• Eskualdean izan behar du egoitza eta lan eremua.
• Ez da formazioko eta praktiketako kontraturik onartuko.
• Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin, kontratatu beharreko pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresan dagoen batez besteko plantilla osoaren gainean Kontratuaren baldintzak.
• 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte sinatutako kontratuak lagunduko dira bakarrik.
• Kontratu mugagabeak onartuko dira bakarrik eta ekitaldi publikoetako artista eta langile tekniko eta laguntzaileen kasuetan kontratu mugatuak onartuko dira.
• Lanaldi osoko kontratuak.