/ Proiektuak / Enplegua / LAPIKOEN ARTEAN
Tolosaldea eskualdeko 3 entitateren artean (Tolosaldea Garatzen, Peñascal Kooperatiba eta Sos Arrazakeria) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta sukaldaritzako ikastaroa antolatu dugu. Langabetuei eta batez ere Tolosaldeako pertsonei zuzenduta. Ziurtagiri profesionala da eta Peñascal Kooperatiban emango da arratsaldetan. Pertsona bakoitzaren ibilibide soziolaborala landuko da; enplegurako gaitasun giltzarri eta teknikoak, enpresetako praktikak eta lan-orientazioa. Ezinbestekoa da langabezian egotea eta eguneko 9 euroko asistenzia-beka emango da. Ziurtagiria lortzeko, gai bakoitza aprobatu behar da, eta, azkenean, praktikak egin behar dira jatetxe batean. 2. taldea 2026ko urtarrilaren amaieran hasiko da eta 15 plaza daude. %100 diruz lagundua.