Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Autoaren erabilera partekatua egiteko zerbitzua izango du Tolosaldeak: AutoBAT

    #Berriak #Iraunkortasuna #Mugikortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Noticias / Autoaren erabilera partekatua egiteko zerbitzua izango du Tolosaldeak: AutoBAT

    Ibilgailu pribatuaren menpekotasuna gutxitu eta egunerokotasunean egiten diren bidaiak ahal bezain beste aprobetxatu asmoz, autoa partekatzeko zerbitzu berria izango du Tolosaldeak 2026tik aurrera: AutoBAT. Eskualdeko udalek eta Tolosaldea Garatzenek sustatu dute.

    Car-pooling delako ereduan oinarritutako zerbitzua izango da. Hau da, bidaia egingo duten ibilgailuak gainerako bidaiarien eskura jarriko ditu AutoBATek. Beste era batera esanda: jada errepidera aterako diren autoetako aulki hutsak betetzeko sistema da.

    Hori egin ahal izateko aplikazio batek autoen gidariak eta gainerako erabiltzaileak konektatuko ditu, eta bidaiaren nondik norakoak (ordua, irteera, helmuga…) adostuta, elkarrekin egingo dute bidaia, norbere gastuak gutxituz. Pizgarriak ere izango dira, gainera.

    Funtzionamendu orokorra

    TRIBBU aplikazioa erabili beharko da horretarako. Egunerokorako auto partekatua errazten duen plataforma digitala da, bereziki lanera edo unibertsitatera joan ohi diren pertsonentzat. Erabiltzaileei aukera ematen die gidari edo bidaiari gisa erregistratzeko, edo biak, eta ohiko bidaiak partekatzeko. Ohiko ibilbidea argitaratu eta gero, antzeko ibilbideak dituzten pertsonak bilatuz eta ‘match’ eginez, gastuak automatikoki banatzen ditu.

    Gidariak jartzen du bidaiaren prezioa, beti ere kilometroko 0,15 € gehienez. Bidaiari gehiago jasotzeagatik, TRIBBUk gidariei pizgarriak ematen dizkie, lau zentimo kilometro eta bidaiari bakoitzeko. Diru hau zuzenean sartzen die kontu korrontean.

    AutoBAT, TRIBBU plataformaren barruan dagoen komunitate bat da, Tolosaldetik abiatzen diren edo Tolosaldera datozen gidari eta bidaiariek osatutakoa. Komunitate honetako erabiltzaileek, gainera, Tolosaldea Garatzenek emandako pizgarri osagarriak izango dituzte, eskualdeko udalek sortu duten diru-poltsari esker.

    Gehienez bi euroko pizgarriak emango dira bidaia bakoitzeko, hilean gehienez 750 €. Poltsa agortu arte izango dira eskuragarri. Kasu horretan, bidaiariak ordaindu beharreko prezioari aplikatuko zaio pizgarria, hau da, ez du diru hori jasoko. Bidaiarengatik ordaindu beharrekoa pizgarriaren gehieneko prezioa (2 €) baino baxuagoa bada (demagun, 1 €) , bidaiariak ez du ezer ordaindu beharko. Aldiz, gidariak diru hori berdin-berdin jasoko du.

    Adibide batzuk:

    IbilbideaKm.Prezioa
    gidariak
    jarritakoa
    Gidariak jasotzekoa
    (bidaiari bakoitzeko)
    PizgarriaBidaiariak ordaintzekoa
    Tolosa-Donostia254 €1 €2 €2 €
    Tolosa-Arrasate506 €2 €2 €4 €
    Tolosa-Berastegi122 €0,48 €2 €0 €
    Tolosa-Urkizu81 €0,32 €1 €0 €

    *Adibideak gutxi gora beherakoak dira

    Nola funtzionatzen du AutoBATek?

    1. Deskargatu TRIBBU
    2. Erregistratu zure telefono zenbakiarekin: Bankuko txartelaren zenbakia eman behar da, dirua automatikoki ordaindu eta jaso ahal izateko.
    3. Identifikatu jasotako kodearekin
    4. Osatu zure profila eta hasi autoa partekatzen:
      1.             Argitaratu zure ohiko ibilbidea TRIBBU aplikazioan, gidari edo bidaiari moduan.
      1.             Aurkitu ordutegi eta ibilbide antzekoak dituzten lagunak.
      1.             Ibilbidea hasterakoan bidaia aktibatu (bai gidari bai bidaiariak) eta amaieran bukatutzat eman. (Ezinbestekoa da, geolokalizazio bidez bidaia egin dela bermatzeko)
    5. Gastuak automatikoki banatuko dira.

    Mugikortasun jasangarriago baterantz

    Egitasmo honek bat egiten du Europa, EAE, Gipuzkoa eta eskualde mailako mugikortasun jasangarriko estrategia eta helburuekin. Martxan dauden beste eredu batzuk erakusten dute gisa honetako plataformek ondo funtzionatu dezaketela, batik bat, autoekiko menpekotasun handia eta garraio-eskaintza txikiagoa duten guneetan. Hori da, hain zuzen, Tolosaldeko errealitateetako bat.

    Emisioak eta kutsadura murriztea ez ezik, hiriguneetako aparkalekuen gaineko presioa murriztea, hiriguneen eta landa eremuaren arteko kohesioa bultzatzea, eta kolektibo kalteberei irisgarritasuna handitzea dira, besteak beste, zerbitzu honen beste helburuetako batzuk. Onura ekonomikoak ere baditu, garraio gastuetan aurreztu daitekeelako.

    #Mugikortasuna
    Tolosaldeak garraio publikoaren etorkizuneko zerbitzua hobetzeko proposamena aurkeztuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT