Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Emakume zientzialarien lana balioan jarri dute Tolosaldeko 34 saltokik eta BiziLabe tailerretako gazteek

    #Udalak garatzen #ZTIAM

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Emakume zientzialarien lana balioan jarri dute Tolosaldeko 34 saltokik eta BiziLabe tailerretako gazteek

    34 saltokik erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez atondu dute, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira sortutako “#ErakusleihoakO11” ekimenarekin bat eginez.

    Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, Tolosa&Co eta Oria merkatari elkarteekin elkarlanean, #ErakusleihoakO11 proiektua jarri dute martxan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egindako lana ezagutarazteko asmoz.

    Tolosaldeko 34 saltokik egin dute bat kanpainarekin. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa.

    Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira. Horretarako, besteak beste, eskuorriak banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

    Gazteen esperimentuak, bideotan

    Horrez gain, Bizilabe Tolosaldeako gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. 

    Mary Somerville: koloretako planetak (BiziLabe Tolosa)

    Barbara McClintock: klorofilaren erauzketa (BiziLabe Villabona)

    Marie Tharp: faila kontinentala (BiziLabe Tolosa)

    #ErakusleihoakO11  ekimenean parte hartu duten Tolosaldeko saltokiak: 

    Alegia

    • Aikur

    Asteasu

    • Coviran Asteasu
    • Javier Iraola Harategia
    • Aneli Ilepaindegia eta Estetika
    • Mattin
    • Ana Sarasua Farmazia
    • Axun Ileapaindegia

    Irura

    • Bakarne Arrue
    • XARE okindegia
    • Attonaren Denda

    Tolosa

    • Dandaka
    • Pasteleria Ibañez Gozona
    • Ubel
    • Xarma
    • Electrodomesticos Beotibar
    • Ipar Roller
    • Muñazabal
    • Josune Ileapaindegia
    • Imanna 
    • Taller Merceria Karmele
    • Aralart Decoracion
    • Lencería Ross
    • Merceria Karmele
    • Berezi Tallas Especiales
    • Dentieder
    • Itsasargi Congelados
    • Mikel Altzariak
    • Kirei
    • Zunzu

    Villabona

    • Farmazia Berria
    • Garintza Mertzeria
    • Galerías M.J
    • Ifni
    • Basajaun Liburudenda

    “#ErakusleihoakO11” webgunea

    Ekimen honen barruan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailren 11ren webgunean egongo dira ikusgai. Tolosaldeko mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago. 

    Guztira 12 emakume omendu dira: Barbara McClintock, Berenice Abbott, Dorothy Crowfoot, Eunice Foote, Gertrude Belle Elion, Jocelyn Bell Burnell, Marie Tharp, Mary Somerville, Miriam Rothschild, Nettie Stevens, Poppy Northcutt eta Williamina Fleming.

    Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar Aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira. 

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT