/ Aktualitatea / Emprendimiento / 2025ean 27 enpresa berri sortu dira eskualdean: Ekintzailetzak indarra hartu du
Tolosaldeko ekintzailetzak gora egiten jarraitzen du. 2025ean, guztira 27 enpresa berri jarri dira martxan, eta horien bidez 37 lanpostu sortu dira. Ekimen berriek egindako inbertsioa 645.786 eurokoa izan da, eta bataz besteko inbertsioa 23.918 eurokoa. Urteko datuek argi uzten dute ekintzailetza aukera erreal eta sendoa dela eskualdeko herritarrentzat.
Ekintzaileen profila
2025ean enpresa bat abiatu duten ekintzaileek 23 eta 62 urte arteko adina izan dute, eta bataz besteko adina 41 urtekoa da. Aurten nabarmena da 50 urtetik gorako sei ekintzailek euren proiektua martxan jarri dutela, eta, kontrara, 25 urtetik beherako lau gazte hasi dutela autoenplegurako bidea.
Prestakuntzari dagokionez, %35ek goi-mailako ikasketak dituzte, %42k oinarrizko prestakuntza, eta %23k erdi-mailako formakuntza. Ekintzaile guztiek aurretiazko lan-esperientzia izan dute, eta bi kasutan bigarrenez jarri dute martxan negozio bat.
Emakume ekintzaileen nagusitasuna
2025ean enpresa sustatzaileetako %59,25 emakumeak izan dira (16 emakume eta 11 gizon). Hazkunde hori nabarmena da, eta erakusten du eskualdeko emakumeen presentzia gero eta handiagoa dela.
Negozio gehienak Tolosa inguruan kokatu dira
Enpresa berri guztiak eskualdeko herrietan sortu dira. Horietatik 17 Tolosa herrian kokatu dira, eta gainontzekoak guztira 10 herritan banatu dira.
Forma juridikoa
2025ean irekitako enpresen artean, forma juridikoen banaketa honakoa izan da: 26 autonomo eta 1 sozietate mugatua. Ondasun elkarteen kasurik ez da egon. Autonomo figura, beraz, aukerarik ohikoena izaten jarraitzen du.
Tolosaldeak ekintzailetza aktibo eta etengabe hazten ari den ekosistema bat du. Ekimen berriek tokiko ekonomia indartzen dute, lanpostu berriak sortzen dituzte eta eskualdearen garapen sozial eta ekonomikoari bultzada ematen diote.
2025ean sortutako enpresak:
| Enpresa | Iharduera | Herria |
| Belauntzako Ostatua | Ostalaritza | Belauntza |
| Abaltzisketako Ostatua | Ostalaritza | Abaltzisketa |
| Elduaingo Ostatua | Ostalaritza | Elduain |
| Kurpil Taberna | Ostalaritza | Alegia |
| Bizi Lagun Kafetegia | Ostalaritza | Tolosa |
| Valeria Ileapaindegia | Ileapaindegia | Tolosa |
| Aura Studio | Estetika – Manikura | Tolosa |
| AS Estetika Zentroa | Estetika | Tolosa |
| Sotella Azkazalak | Estetika – Manikura | Tolosa |
| Xinda Ileapaindegia | Ileapaindegia | Tolosa |
| Ibarra Barber Shop | Ileapaindegia | Ibarra |
| Xabier Agesta | Basolanak | Zizurkil |
| MB Logistica | Reparto PaqueterÃa | Tolosa |
| Honya | Komik eta mangan espezializatutako denda | Tolosa |
| Izai Argazkigintza | Argazkilari Free-Lance-a | Tolosa |
| Kopala Belar Denda | Belar denda | Tolosa |
| Arantxa Garin | Diseinu Grafikoa + Sorkuntza | Tolosa |
| Garbitu Garbiketak | Garbiketa Enpresa | Irura |
| Don Piso | Higiezinen Agentzia | Tolosa |
| Biyu Consulting | Aholkularitza Zerbitzuak | Tolosa |
| Ireki Zientziak | Ikasketa Akademia | Tolosa |
| Azpiroz Optika | Optika | Tolosa |
| Home Staging | Marketing Inmobiliario | Tolosa |
| Sti Barnediseinua | Barnediseinu Estudioa | Gaztelu |
| Sound Artist | Konposatzailea+Edizioa | Anoeta |
| Baraniuk | Ekialdeko Europako Elikagaien salmenta denda | Tolosa |
| Albaiteritza Zerbitzua | Albaiteritza | Lizartza |