/ Aktualitatea / Turismo / Langaurreko atsedengunea berritzen ari gara, irisgarritasuna, jasangarritasuna eta erabilera publikoa hobetzeko
Udalerriko erabilera publikoko naturgune nagusietakoa den eremu honek kontserbazio-egoera irregularra zuen, denboraren joanaren, mantentze-lanen jarraipen falta eta ekintza bandalikoen ondorioz. Arazo nagusien artean zeuden sarbideen eta ibilbideen narriadura, irisgarritasun unibertsalaren gabeziak, altzarien eta ekipamenduen hondatzea, eta espazio natural eta eraikuntza batzuen degradazioa.
Egingo diren esku-hartzeak behar horiei erantzun integrala eman die, parkearen eremu osoan jardunez eta hainbat alorretan garatuz.
Alde batetik, sarbideak eta barneko mugikortasuna hobetuko dira, aparkalekua berrantolatuz, espazioak mugatuz eta plaza egokituak sortuz, ibilgailuen eta oinezkoen arteko bereizketa indartzeaz gain. Halaber, oinezkoentzako ibilbideak eta egurrezko pasabideak konpondu eta egokituko dira, ibilbide irisgarri, seguru eta jarraituak bermatuz.
Egonleku-eremuetan, zoladurak hobetu eta altzariak berrituko dira; mahai hondatuak ordezkatuko dira eta banku berriak jarri, espazioaren erabilera erosoagoa eta antolatuagoa sustatuz.
Aldi berean, haurrentzako jolastokian esku hartuko da, jolas-elementuak berrikusi eta konponduz, segurtasun-zoladura berrituz eta seinaleztapena hobetuz, segurtasun-baldintzak indartzeko.
Proiektuak, gainera, lehendik zeuden eraikinen birgaitzea barne hartu du, hala nola komun irisgarrien eguneratzea —indarreko araudira egokituta— eta Sagastigain bordaren zaharberritzea, inguruko elementu tradizional garrantzitsua baita eta oso egoera kaskarrean baitzegoen.
Ingurumenari dagokionez, garbiketa- eta sasi-garbiketa lanak egingo dira, landaredia kontrolatuz, eta bertako espezieen landaketa burutuko da, biodibertsitatea indartzeko eta paisaian hobeto integratzeko.
Azkenik, seinaleztapen eta informazio elementu berriak jarri, baita parrilla-gune kontrolatu bat ere, erabilerak antolatzeko, inpaktu negatiboak murrizteko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.
Esku-hartze honi esker, Langaurreko atsedengunea Tolosaldeako erreferentziazko naturgune gisa sendotzen da, irisgarriagoa, jasangarriagoa eta erabilera kolektiborako hobeto prestatua.
Lanaka ekaina bukaerarako amaituta izatea aurreikusten da.
Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planaren 2. Ardatzeko (Efizientzia Energetikoaren hobekuntza) 1. jarduketa (Tolosaldea oinez eta bizIkletan) gauzatzeko obren kontratua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatua-Next GenerationEU.






