Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko udalek energia sortu eta kontsumitzeko eredu berriak ezagutu dituzte

    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Sostenibilidad / Tolosaldeko udalek energia sortu eta kontsumitzeko eredu berriak ezagutu dituzte

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen bisita jaso dute eskualdeko udalek EKIOLA komunitate energetikoaren eredua ezagutarazteko asmoz

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok eta Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirak Ekiola, herritarren kooperatiba energetikoen proiektua aurkeztu dute Lehiberri Zentroan. Aurkezpenean Alkiza, Asteasu, Alegia, Larraul, Irura eta Zizurkilgo alkateak izan dira, eta Amezketa, Lizartza eta Tolosako Udaletako ordezkariak.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua ekinean ari da energia-sistema berriak ezartzea bultzatzeko; zehazki, energia berriztagarri jasangarriak eta autokontsumoa aukeratzen dituzten sistemak eta gure lurraldearen kanpoko mendekotasun energetikoa murriztea xede dutenak. Gainera, bultzatu nahi diren energia-sistema berriek herritarrak ahalduntzea eta energia-sistemaren erdigunean rol aktiboarekin kokatzea bilatzen dute.

    Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, «hain beharrezkoa den trantsizio energetikoa gizarte gisa daukagun erronketako bat da; izan ere, klima-aldaketari aurre egiteko balio izateaz gain, hura da Gipuzkoako 62.000 etxeri baino gehiagori eragiten dien kalteberatasun energetikoa desagerrarazteko tresnarik onena».

    Kontsumo kooperatibak sortu nahian

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bultzatzen dituen sistemetako bat dira gaur udal ordezkariei beren udalerrietan laguntza emateko aurkeztu zaizkien herritarren kooperatiba energetikoak. Irabazi asmorik gabeko kooperatibak dira, eta eguzki energia sortzen eta kudeatzen parte hartzera bultzatzen dituzte herritarrak, beren hornidurarako. Kooperatiba horiek Energiaren Euskal Erakundearekin eta Krean ingeniaritza sustatzailearekin batera sustatzen dira, horiek baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan ekiolak izeneko eguzki energiako herritarren kooperatiben instalatzaileak.

    Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Ekiolak elkarrekin lan egingo dute Gipuzkoan elektrizitatea teknologia fotovoltaikoarekin sortzeko kontsumo kooperatibak sistematikoki eta modu ordenatuan ezartzeko plangintzan, eta herritarrek eta erakundeek kooperatiba horietan parte hartzea bultzatu eta erraztuko dute, beren gaitasun eta eskumenen esparruan.

    Ingurumen Departamentua 2050erako Gipuzkoako jasangarritasun energetikoari buruzko foru dekretu berria lantzen ari da. Dekretu hori 2021ean onartuko da, eta, besteak beste, helburu hauek ditu: 2050ean BEGen guztizko isurketak gutxienez % 80 murriztea, 2005. urtearekin alderatuta, eta energia berriztagarrien kontsumoa 2050erako azken kontsumoaren % 80 izatea.

    Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak laguntza-lerro bat aurkeztu du Europako funtsetara Euskadi Next egitasmoaren bidez, lurraldeko udalek beren herritarren eskutik baliabide ekonomiko horiek aprobetxatu ahal izan ditzaten, horri esker trantsizio energetikoa bizkortzeko, Gipuzkoako lurraldean autokontsumoa hedatzean eta energia berriztagarriak sustatzean zentratuta, eta gaur aurkeztu diren moduko komunitate eta kooperatiba energetikoak sustatuz. Asensio foru diputatuak adierazi duenez, «trantsizio energetikoaren oinarria dago energia berriztagarriak aukeratzen dituzten eta herritarrak rol aktiboarekin posizionatzen dituzten sistema energetiko berriak sustatzea, eta ingurumenaren arloan lanean ari gara Europako funtsak mobilizatzea lortuko duten proiektuak izan daitezen».

    0 km-ko energiarako kooperatibak

    Kooperatibak sortzeak, herrialdearen balioekin eta egitura ekonomikoarekin lotzeaz gain, auzotar askok parte hartzea dakarten proiektu handiagoak eratzea ahalbidetzen du. Formula horri esker, dimentsio esanguratsua duten energia-azpiegiturak egongo dira (1 MW eta 5 MW arteko potentzia duten eguzki parkeak), gertuko energia sortuko dutenak (0 kilometro energia), kooperatibako kide diren pertsonek edo familiek instalazio fotovoltaikoei lotutako ekonomiak aprobetxa ditzaten, instalazio horiek propiotzat identifika ditzaten eta instalazio horietan kontsumo elektriko osoaren pareko energia-bolumena sor dezaten. Proiektu horien kudeaketa eta bideragarritasuna diseinatzeko sistematikaren oinarria honako hau da: kontsumitzaileek kooperatibaren jabetzaren zati bat erosten dute, etxebizitzaren energia-kontsumoaren pareko kostuarekin.

    Kooperatiba bakoitzak instalazioak eraiki eta erabiliko ditu sortze kostu egonkor batekin, oso epe luzerako (25 urte edo gehiago). Instalazio horiek pertsona edo familia kopuru handi batentzat kudeatuko dira, eta, horrela, instalazioek tamaina ertaineko/handiko proiektu baten berezko ekonomiak izango dituzte. Emaitzak kooperatibistei itzuliko zaizkie faktura elektrikoetan, argi faktura gutxi gorabehera % 20-30 murriztuta. Horrela, bakoitzak urtero ikusiko du instalazioa sortzearen emaitza, bai alderdi ekonomikoei dagokienez, bai alderdi elektrikoei dagokienez, eta ebaluatu egin ahal izango du horiek ingurumenean, jasangarritasunean, ingurunerako aberastasuna sortzen eta kontsumoaren ekonomian duten eragina.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT