Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte

    #Udalak garatzen #ZTIAM

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte

    Ikasturtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-lanak aurkeztu dizkiete gazteek guraso eta lagunei. Elhuyarreko eta Tolosaldea Garatzeneko arduradunak ez ezik, bertan izan dira ere Amasa-Villabonako eta Tolosako udal-ordezkariak eta Tolosaldea LHI-ko zuzendaria.

    Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Tolosaldea 2020-2021 ikasturtea amaierara iritsi da. Hori dela eta ekitaldia egin da Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan. Bizilabeko 10-14 urte bitarteko gazteek urtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-esperimentu eta proiektuak aurkeztu dituzte guraso, lagun eta agintarien aurrean. 

    Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabal Ormazabalek eta Elhuyarreko Leire Ferro Leturiak eman diete ongietorria bertaratuei. Segidan, Saioa Aramburu Echezarretak, Bizilabeko gidariak, urtean zehar egindakoa azaldu die. Ondoren, gazteek, taldeka aurkeztu dituzte proiektu eta esperimentuak: ihes-gela, mikroskopioa, koloretako planetak, 3D betaurrekoak, arduino plakez irekitzen diren kutxak, itsasontziak, etab. Estatuko zein nazioarteko ikerketek erakusten dute, halako bizipenek garrantzia handia dutela, hainbat zeharkako konpetentzia lantzearekin batera, zientzia eta teknologiarako bokazioa pizten laguntzen baitute. 

    Senideek ez ezik, Olatz Peonek, Tolosako alkteak, Amagoia Agirrek, Amasa-Villabonako Hezkuntza zinegotziak, eta Iñaki Pakeak, Tolosaldea Insitutuko zuzendariak ere arretaz entzun dituzte gazteen azalpenak. 

    Ekitaldiari amaiera emateko, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan kokatzen den Domotek enpresan bisita gidatua jaso dute bertaratuek. Koldo Artolaren azalpenen bidez, martxan dituzten hainbat proiektu ezagutu dituzte eta bertako langileekin gertuko harremana izan dute. Bizilaberen helburuekin bat dator, izan ere, zientzia- eta teknologia-bokazioak pizteko, garrantzitsua da eskualdeko jarduna eta bertako langileak ezagutzea.

    2021-2022 ikasturterako izen-emateak zabalik

    Dagoeneko zabalik da datorren ikasturtean izena emateko epea: 

    INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA
    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT