Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Elkarlaneko gobernantzan sakontzeko, hitzarmen berria Gipuzkoako Foru Aldundiarekin

    #Berriak

    / Aktualitatea / Noticias / Elkarlaneko gobernantzan sakontzeko, hitzarmen berria Gipuzkoako Foru Aldundiarekin

    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hamaika Garapen Agentzik duela 12 urtetik duten lankidetza-hitzarmena berritu dute. Akordioari esker, elkarlaneko gobernantza 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da azken lau urtetan, 4.0 industriatik gizarte inklusiora.

    Akordioa Etorkizuna Eraikizen parte den Lurralde Garapenerako Laborategiaren sostengu nagusia da. Laborategi horren bidez, Etorkizuna Eraikizek sustatzen duen gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua lurralde osora zabaltzeko lan egiten da. Azken lau urteetan soilik, eredu hori 200 proiektu baino gehiagotan aplikatu da, 4.0 industrian edo Elkar-EKIN Lanean proiektuko gizarteratze-sareetan, besteak beste. “Akordio hau berritzeak elkarlanaren gobernantza eta Etorkizuna Eraikiz bera indartzeko aukera ematen digu, lurraldeak eta eskualdeak hurbilduz”, esan du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

    Akordioa Etorkizuna Eraikiz Gunean egin den lan jardunaldi batean berritu da. Olanorekin batera, ekitaldian parte hartu dute baita ere Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak; Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak. Tolosaldea Garatzen ordezkatuz, bertan izan dira Iker Urruzola lehendakaria eta Joxe Luis Urdangarin zuzendaria.

    Olanok, bere hitzaldian, Gipuzkoako Garapen Agentziek lurralde garapenaren alde egiten ari diren lana goraipatu du. Bere ustez, udalek sortutako erakunde hauek berebiziko garrantzia izan dute eskualdeen garapenerako. Hala ere, egungo munduan, “ezinbestekotzat” jo du elkarlana bultzatzea eta indarrak batzea, honela estrategia bateratuak garatzeko, “Gipuzkoa lurralde lehiakorragoa, kohesionatuagoa eta aurreratuagoa izan dadin”. “Eskualdeek ekarpen handia egin behar dute etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko prozesuan, Etorkizuna Eraikiz gidatzen ari den ahalegin kolektibo horretan”, azpimarratu du.

    200 proiektu baino gehiago

    Hitzarmen hau oinarri hartuta, Etorkizuna Eraikizko Lurralde Garapenerako Laborategia izan da gobernantza irekiaren eta lankidetzaren eredua finkatu, garatu eta lurraldera hedatzeko erreminta. Lurralde eta eskualde mailen arteko lankidetzari esker, hainbat arlotan politikak sortu ahal izan dira, hala nola ekonomian eta gizarteratzean. “Foru Aldundiak eta Eskualdeko Agentziek helburu komun bat partekatzen dugu, gure lurraldearen garapena bultzatzea, eta estrategia horren oinarria lidergo partekatua eta bi aldeen autonomia aitortzea da”, defendatu du foru arduradunak.

    Lankidetza horren ondorioz, azken lau urteetan gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua Aldundiak eta Garapen Agentziek gauzatutako 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da, sustapen ekonomikoaren edo 4.0 industriaren esparruetan, besteak beste. Bloke honetan daude, halaber, Elkar-EKIN Lanean ekimenak bultzatzen dituen eskualdeko enplegagarritasun sareak. “Etorkizuna Eraikiz gero eta sendoagoa da maila guztietan, eta eskualdeetako Garapen Agentziak funtsezko aliatuak izan dira ahalegin horretan. Gaur berritu digun hitzarmenarekin, datozen lau urteetarako ere lankidetza hori ziurtatzen dugu”, defendatu du.

    “Bultzatzen ari garen gobernantza eredua heldutasunean eta sakontasunean irabazten ari da. Maila anitzeko gobernantza bultzatzen ari gara, hitzarmen hau sinatzen ez duten beste eragile batzuetara ere iristea lortzen baitugu”, azpimarratu du. Gaineratu duenez, lurralde mailan gobernantza espazio berriak sortzen ari dira, Eskualdeko Garapen Agentziez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Eusko Jaurlaritza eta eragile ekonomiko eta sozialak barne hartzen dituztenak. Gainera, eskualde mailan gobernantza espazioak hedatzen ari dira eskualdeetako eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin. “Zentzu horretan, maila anitzeko gobernantza maila horiekin beharrezko lotura ezartzen du hitzarmen honek”, azpimarratu du.

    Bere aldetik, Ingurumen diputatuak eta bigarren diputatu nagusiorde den José Ignacio Asensiok azpimarratu du,  eskualdeko agentziek lurraldearen garapenerako oinarrizko politikak sarean eta  lankidetzan aritzeko duten garrantzia, batez ere jasangarritasun proiektuetan. Ildo horretatik, Asensiok Energia Iraunkortasunerako Estrategia ezartzeko elkarkidetza azpimarratu du, energia pobreziari aurre egitea, energi berriztagarrien erabilera sustatzea eta eraginkortasuna hobetzeko eta isurketak murrizteko ekintzak sustatzea helburu duten  planak garatzeko. Agentziek funtsezko zeregina betetzen dute proiektu horiek lurraldera hurbiltzeko eta herritarren sentsibilizazioan eta prestakuntzan laguntzeko. Asensioren hitzetan, “Plan horiek gauzatzea ezinbestekoa da gure mendekotasun energetikoa murrizteko eta eredu berri bat sustatzeko Klima Aldaketaren Aurkako Borrokarako Gipuzkoako Estrategiarekin bat, hau Gipuzkoa GK 2050 da”.

    #hitzarmena @Gipuzkoa #udalak maila anitzeko lankidetzazko gobernantza eredu bat @GipuzkoaSarean pic.twitter.com/Tkl6YUpS59

    — joseba amondarain (@josebamondarain) June 21, 2021
    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Berriak #Enplegua garatzen
    Langabetuentzako ikastaroak 2026ko urte hasieran.

    #Berriak #Iraunkortasuna #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    Autoaren erabilera partekatua egiteko zerbitzua izango du Tolosaldeak: AutoBAT

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT