Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Mugikortasun iraunkorra gaitzat hartuta, argazki lehiaketa martxan

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Movilidad / Mugikortasun iraunkorra gaitzat hartuta, argazki lehiaketa martxan

    Parte hartzeko, irailaren 20a baino lehen bidali beharko dira argazkiak

    Irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Astearen aitzakian, argazki lehiaketa antolatu dute Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak eta Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

    Mugikortasun iraunkorra da, bere osotasunean, lehiaketaren gaia eta edozein egoera irudikatu ahal izango da argazki bidez: dela bizikletan, dela garraio publikoan, oinezkoen bizitza… Sormenari bide emanda, edozein teknika erabili ahal izango da.

    Tolosaldeko biztanle guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, Targazki elkarteko kideek izan ezik. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez lau argazki aurkeztu ahal izango ditu, betiere, ur-markarik gabe eta 5 MB baino gutxiagoko pisua duten .jpg formatuko artxiboetan.

    Parte hartzeko, targazki.fotogenius.es webgunera kargatu beharko dira argazkiak, eta irailaren 20a izango da horretarako azken eguna. Targazki elkarteko hiru kidek osatuko duten epaimahaiak hilaren 22ean hartuko du erabakia, eta hurrengo egunean emango du erabakiaren berri.

    Bi maila izango ditu lehiaketak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteena, eta publiko orokorrarena. Azken honetan, hiru sari banatuko dira. Argazki hoberenaren egileak, oroigarriaz gain, 300€-ko opari txartela jasoko du, argazki denda batean gastatzeko. Bigarren eta hirugarren sailkatutakoek, berriz, 100€-ko opari txartel bana jasoko dute, oroigarriarekin batera. Gazteen kasuan, irabazleak argazki denda baterako 100€-ko bonua jasoko du, eta oroigarria bigarren eta hirugarren sailkatuek. Unean uneko osasun egoeraren arabera, sari banaketa ekitaldia egingo da.

    Informazio gehiagorako, targazki@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Lehiaketako oinarri guztiak, berriz, elkartearen webgunean eta tolosaldeagaratzen.eus-en kontsultatu ahal izango dira.

    Ekitaldi gehiago

    Argazki lehiaketaz gain, urtero moduan Mugikortasun Astearen barruan ekitaldi gehiago ere izango dira. Datak gerturatu ahala emango da xehetasun guztien berri.

    #Mugikortasuna
    Tolosaldeak garraio publikoaren etorkizuneko zerbitzua hobetzeko proposamena aurkeztuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT