/ Aktualitatea / Oficina de consumo / Agur SPAM deiei
SPAM telefonikoari agur esan ahal izango diogu, beti ere tentuz jokatzen badugu. Jarraian, zergatia azalduko dugu.
2023ko ekainaren 29tik aurrera, Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 66.1.b) artikulua sartuko da indarrean.
Azkenik, hainbestetan gogaitzen gaituzten dei komertzial ezordukoak eta etengabeak jasotzeari utziko diogu. Eta, hemendik aurrera, Robinson Zerrendan izena eman beharrik gabe.
Nolanahi ere, Tolosaldeko KIUB-tik ZUHURTZIA gomendatzen dugu. Legeak SALBUESPENA jasotzen baitu eta honako hau da: ERABILTZAILEAREN ALDEZ AURREKO BAIMENA izatea mota horretako merkataritza-komunikazioak jasotzeko. Horrelako enpresek erabiltzailearen aurretiko baimena nola jasoko duten ikusteko dago oraindik, baina ziur gaude modua aurkituko dutela. Beraz, gomendagarria da arretaz irakurtzea deskontuen, abantailen eta abarren atzean dagoen letra txikia.
Agur Spam deiei – Ibarra – 28kanala.eus