Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    AZAHARA DOMÍNGUEZEK TOLOSALDEA BISITATU DU ESKUALDEEKIN BILERA TURISTIKOEN ERRONDAREKIN JARRAITUZ

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / AZAHARA DOMÍNGUEZEK TOLOSALDEA BISITATU DU ESKUALDEEKIN BILERA TURISTIKOEN ERRONDAREKIN JARRAITUZ

    • Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Tolosaldean izan da, zer erakargarritasun turistiko dituen eta haien inguruan zer behar eta dauden ezagutzeko. Gainera, eskualdeko hainbat alkaterekin eta turismo-ordezkarirekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, bere beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar.
    • Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Eskualde bakoitzeko indarguneak eta beharrak ezagutu behar ditugu, eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izan behar dugu; izan ere, horrela bakarrik ulertuko ditugu turismo-sektoreak lurralde osoan dituen beharrak”.

    Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako alkateekin eta turismo-eragileekin bilerak egiten jarraitu du. Gaur Tolosaldeara joan da, dauden beharrak eskualdeko ordezkariekin batera aztertzeko. Era berean, topaketan hainbat gai jorratu dira, hala nola turismo-jardueraren jasangarritasuna, kultura eta tokiko tradizioa.

    Hau da diputatuaren laugarren bisita eta datozen hilabeteetan egingo dituenekin amaiera emango die bisitaldi horiei. Topaketa horien helburua da lurraldea bere osotasunean planteatzen duen turismo-sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzea.

    “ Diputatu naizen aldetik, kezkatzen nau garatzen ditugun jarduera politikoek herritarren ongizatean eragina izateak, eta hori funtsezkoa da turismoa bezalako arlo batean. Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko lan egiten dugu eta, horretarako, eskualdeko eragileekin harreman zuzena izan behar dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.

    Azahara Domínguez Topic- bisitatzen Iñigo Aguinagalderekin.

    Topic museoa eta Altzoko Handia

    Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaz gain, Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzen elkarteko presidente Andu Martínez de Rituertok, Altzoko alkate Xabier Olanok, Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiak, Alegiako alkate Regina Sorarrainek, Villabonako alkate Beatriz Unzuek, Larraulgo alkate Maite Aranak, Berastegiko alkate Andoni Zuriarrainek, Abaltzisketako alkate Ion Zubizarretak, Asteasuko alkate Pili Legarrak, Amezketako alkate Mikel Arteaga, Adunako alkate Kristina Rodriguez, Zizurkilgo alkate Maite Amenabar, Tolosaldea Garatzen elkarteko presidenteorde eta Amezketako alkateorde Alaitz Labaienek eta Tolosaldea Garatzen elkarteko Turismo Saileko kudeatzaile eta arduradun Joxe Luis Urdangarinek eta Olatz Ilarregik, eta Topik museoko arduraduna Iñigo Aguinagaldek ere parte hartu dute bileran.

    Azahara Domínguez, Olatz Ilarregi eta Maite Arregi Tolosaldeko turismo bulegoan.

    Tolosako Eskualdeko Garapen Agentziaren eta Turismo Bulegoaren instalazioak ezagutzeaz gain, diputatuak Topic, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Museoa eta Zentroa bisitatu ditu; ondoren, Alegia bisitatu du eta gero Altzora joan da, bertan Altzoko Handia erakusketa bisitatzeko aukera izan du, baita ostatua eta ostatu-proiektua ere.

    Altzoko alkate Xabier Olanorekin Altzoko handiaren erakusketan.
    Olatz Ilarregirekin Tolosako Berdura plazan.
    Iñigo Aguinagalderekin Topic-en.
    Altzoko alkate Xabier Olanorekin Altzon.
    Tolosako alkate Andu Martinez de Rituertorekin Topic-en.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT