/ Aktualitatea / Energia Bulegoa / Badakizu %65 murriztu daitekeela argindarraren zure faktura?
Kontsumitzaile zaurgarrienek argiaren fakturan gutxiago ordain dezaten Espainiako Gobernuak eskaintzen duen laguntza ekonomikoa da Bonu Soziala. Aurten, prezioen gorakada dela-eta, laguntzak handitu ditu, 2023ko abenduaren 31ra arte.
Eskaera, ordea, ezin du edonork egin. Baldintza batzuk betetzea beharrezkoa da. Artikulu honetan azalduko dizugu jakin beharrekoa.
Zenbat aurreztu daiteke?
Kontsumitzaile zaurgarrien kasuan, %25ekoa izan ohi da deskontua, baina ezohiko neurri gisa, 2023 amaiera arte %65era artekoa da. Zaurgarritasun handiko kontsumitzaileen kasuan, berriz, ohiko %40tik %80ra pasa da laguntza.
Zer behar da laguntza jasotzeko?
Bonu Soziala eskuratzeko, nahitaezkoa da Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (PVPC) kontratatuta izatea ohiko etxean, 10 kilowatt edo gutxiagoko potentziarekin. Gainera, bezero zaurgarritzat, bezero oso zaurgarritzat edo gizarte-bazterketako arriskuan dagoen kalteberasun altuko bezerotzat hartzeko baldintzak bete beharko dituzu.
Tolosaldea Garatzenen webguneko Energia atalean topatuko duzu merkatu erregulatuko enpresa komerzialitzatzaileen zerrenda.
Zeintzuk dira bezero zaurgarri izateko baldintzak?
Gizarte Segurantzko pentsiodun izatea, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradun izatea, familia ugaria izatea, edota bizikidetza-unitatean urteko errenta 1,5 x 14 ordainsariren IPREM-en pareko edo baxuagoa izatea. Gutxienez %33ko desgaitasuna duten pertsonak, genero indarkeriaren edo terrorismo biktimak, II edo III graduko menpekotasuna dutenak edo guraso bakarreko familiek, aparteko laguntza gehigarria dute.
IKUSI BALDINTZA GUZTIAKZein dokumentazio behar da eskaera egiteko?
Bonu Sozialaren eskaera inprimakia betetzearekin batera, bizikidetza-unitate osoko kideen NANen kopia bana, errolda-ziurtagiria, familia ugarien ziurtagiria (soilik hala den kasuetan), eta Erregistro Zibileko ziurtagiri indibiduala edo familia liburua behar dira. Laguntza gehigarria jasotzeko, Gizarte Zerbitzuek sinatutako ziurtagiriak behar dira. Gugana bazatoz, prozesua azkartzeko, ekarriguzu argiaren zure azken fakturaren kopia bat.
TOLOSALDEKO ENERGIA BULEGOAGastu energetikoei aurre egiteko asmoz, Tolosaldea Garatzenek biarte bonuei buruzko kanpaina abiarazi du
Tolosaldeko 16 saltokik azterketa energetikoak egiteko aukera izan dute, Tolosaldea Garatzenen eskutik
Tolosaldea Garatzenen pobrezia energetikoari buruzko diagnosiaren arabera, eskualdeko 987 etxebizitzak pobrezia larria bizi dute, eta 3.160k erlatiboa.