Ekintzailetza garatzen
Cristian Andres Vasquez Ferrok ardoaren kulturari buruz duen ezagutza erabili du Emari Wines, ardo bereziak merkaturatu eta hornitzen dituen enpresa sortzeko.
Azken 13 urtez sommelier gisa jardun du, horietako batzuk Bartzelonako ABAC jatetxe ospetsuan, hiru Michelin izar dituena. Bertan, kontaktu eta harreman komertzial sare zabala sortu du artisau-ardo eta ardo natural oso bereziak egiten dituzten upategi txikiekin.
Emari Winesek kantauri isurialdeko gama ertain-altuko jatetxeetako jantokietan lekua egin nahi du, betiere ahalik eta kontsumo errespetuzkoena eta arduratsuena bultzatuz eta ekoizle txikien ardo handiak ezagutaraziz.
Handizkako banaketaz gain, online denda bat izango du ardoak saltzeko. Ostalaritzara bideratutako prestakuntza-prozesuak ere egingo ditu, mahastizaintzari buruzko ezagutzak zabaltzeko.