Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    “Enpresa sortzen nondik hasi ez nekien eta laguntza hori eman didate”

    #Ekintzailetza garatzen

    / Aktualitatea / Emprendimiento / “Enpresa sortzen nondik hasi ez nekien eta laguntza hori eman didate”

    21 urterekin ekintzaile izatea erabaki eta Widen Ingeleseko Akademiaren ateak zabaldu berri ditu Mikel Gabirondo Zubeldiak, Iruran. Bere lana irakasteaz harago doala dio.

    Nola garatu zenuen ekintzaile izateko ideia?

    Pare bat urte neramatzan akademia bat irekitzeko gogoarekin. Motibagarriagoa iruditzen zitzaidan nire proiektu propioan lan egitea beste edonon baino. Gero eta konbentzituago nengoenez, aurrera egitea erabaki nuen azkenean. Ingurukoek ere asko lagundu naute.

    21 urterekin ekintzaile izatea ez da ohikoena.

    Ilusioa behintzat badut, eta azken urteotan horretarako prestatu naiz. Egia da ekintzailetzaz ez dela gehiegi hitz egiten ikastetxe eta unibertsitatean, eta gehiago jorratu beharko litzatekeela, jende askok ez baitu planteatu ere egiten.

    Zer pasatzen zaizu burutik enpresa proiektu bat abiatzean?

    Konbentzituta, konfiantzaz eta segurtasunez hartu dut proiektua. Baina egia da lasaitu ere egin behar izan naizela. Hasieran oso erraz ikusten duzu, baina lan asko dago atzetik. Pazientziarekin hartu behar da. Asko lagundu naute, baita begiak irekitzen ere.

    Baliagarria izan zaizu Tolosaldea Garatzenek emandako laguntza?

    Ez nekien nodik hasi. Zer egin behar nuen lehenago, lokala hartu, akademiako metodologia garatu edo materiala izan? Gerora ikusi dut azterketa sakonago bat egin behar dela, eta oso baliagarria egin zait hori. Bide-orri moduko bat eman didate, kronograma bat urratsez urrats egin beharreko guztiekin. Azkenean, horrek ideiak ordenatzen lagundu dit.

    Zer esango zenieke proiektu bat ekiteko zalantzan dabiltzan horiei?

    Ekiteko ez dago adinik. Ilusioz, lan egiteko gogoz eta segurtasunez hartu behar da proiektu bat. Ezaugarri horiekin aurrera egiteko esango nioke edonori. 

    #Ekintzailetza garatzen
    MERKATARITZA-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZA 2026 – MERKAEKIN

    #Ekintzailetza garatzen
    2025ean 27 enpresa berri sortu dira eskualdean: Ekintzailetzak indarra hartu du

    #Ekintzailetza garatzen
    16 ekintzailek 1.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Tolosaldean

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT