Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp
    #EnergiaBulegoa

    Eguneroko gakoak

    Keinu txiki ugarirekin, urrats handiak eman daitezke egunerokoan.

    / Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Eguneroko gakoak

    Fakturak
    Diru-laguntzak
    Energia
    etxean
    Zer dakigu
    energiaz?
    Formazioa
    Idatziguzu
    Berokuntza

    Zer egin neurrizko kontsumo bat izan eta etxeko tenperatura egokia izan dadin.


    Gehiago jakin
    Elektrizitatea

    Nola gutxitu argiaren kontsumoa, behar ez dena baino gehiago erabiltzeko.


    Gehiago jakin
    Etxetresnak

    Etxeko gailuen kontsumo elektrikoa murrizteko jakin beharreko gomendioak.


    Gehiago jakin
    Ura

    Uraren kontsumoa eta bere tenperatura kontrolatzeko neurriak.


    Gehiago jakin
    Garraioa

    Gidatzean kontsumoak eta emisioak gutxitzeko kontutan izan beharrekoak.


    Gehiago jakin
    BEROKUNTZA
    Gauetan pertsianak jaitsi.

    Kanpora bero gutxiago joango da horrela. Udan, toldoak jaitsi eta pertsianak itxiz gero, etxea freskoago mantenduko da.

    Aireztatu etxea eguneko lehen orduan

    10 minutu nahikoa dira; hori bai, egizu berokuntza martxan jarri aurretik.

    Termostatoa 21ºC inguruan mantendu.

    Gauetan, berriz, itzali. Termostato programagarriekin, berriz, eguneko orduen arabera tenperaturak automatikoki aldatu daitezke.

    Ez oztopatu berogailuak.

    Etxea errazago berotuko da modu horretara.

    Hozte tenperatura 25º/26ºC-tan.

    Udan garaian, kontutan izan. Hortik beherako gradu bakoitzeko energiaren %8 gehiago kontsumituko duzu.

    Ekidin puntako orduak klimatizaziorako

    Prezio baxuko edo ertaineko orduak erabiltzen saia zaitez zure etxea berotzeko edo hozteko, eta itzali itzazu klimatizazio-aparatuak puntako orduetan.

    ELEKTRIZITATEA
    Aprobetxatu argi naturala

    Igo pertsianak eta zabaldu gortinak. Horma eta sabaiak kolore argiz margotuta ere gehiago aprobetxatzen da argi naturala.

    Itzali argiak

    Fluorezenteen kasuan, itzali argia 10 minutu edo gehiagoz espazio horretan ez baduzu egon behar. Saihestu bonbilla asko dituzten lanparak.

    Itzali gailu elektronikoak

    Ekidin stand-by funtzioa. Argiaren fakturak %7-12 arteko balioa du kontsumo mota honek, eta urtean 50 euro aurrez ditzakezu argiaren fakturan.

    Jakiak izozkailutik garaiz atera

    Ekidin labea edo mikrouhin labea; bestela, hozkailuan sartu, modu horretara hotza errazago lortzen du hozkailuak, energia gutxiago kontsumituz.

    Erabili korronte-etengailuak

    Entxufe askoko erregleta batzuk korronte-etengailuak dituzte, stand-by funtzioa modu errazean ekiditeko.

    ETXETRESNAK
    Saihestu puntako orduak

    Bereziki garbigailu, lehorgailu eta plater-garbigailuaren kasuan, gehien kontsumitzen dutenak baitira. Egin garbiketak ordu lau edo sakonuneetan, eta aprobetxatu asteburuak.

    Ur-berogailu elektrikoa
    Programazio funtzioak erabili

    Lanegunetan gauez kargatzeko eta goizeko 08:00etan itzaltzeko programatu. Erloju programatzaile asko WiFi bidez konektatzen dira, eta urrutitik kontrolatu daitezke.

    Hozkailua
    Ez ireki atea beharrezkoa ez bada

    Egin ahalik eta denbora laburrenean, energia alferrik gastatzea saihestuko duzu. Gainera, begiratu ateetako gomak ondo ixten dutela.

    Kokatu hozkailu-izozkailua leku fresko batean

    Aldendu bero-iturrietatik (sukaldetik, labetik, eguzki-argitik...)

    Kontrolatu tenperatura

    Mantendu 6º-8ºC-ko tenperatura hozkailuan, eta -12º eta -18ºC bitartekoa izozkailuan.

    Aukeratu no-frost modeloak

    Izotza sortzea galarazten dute. Ekipamendua no-frost ez bada, izotz-geruza 3 mm-tara iritsi baino lehen desizoztu behar da. % 30eraino aurreztea lortuko duzu.

    Arropa garbigailua eta lehorgailua
    Aprobetxatu edukiera

    Ezin denean, erabili karga erdiko programak.

    Erabili programa laburrak eta tenperatura batxuak

    Funtzio bera, azkarrago eta gutxiago kontsumituz egiten du.

    Ez nahastu arropa motak lehorgailuan

    Ez lehortu kotoizko arropa eta arropa pisutsua arropa arinarekin batera.

    Ontzi garbigailua
    Erabili ontzi-garbigailua beteta dagoenean

    Erosterakoan, zure beharrizanen araberako bat aukeratu.

    Mahaiko tresnak uretan pasatu

    Hori bai, erabili ur hotza.

    Garbitu noizbehinka barnealdea

    Filtroa zikina badago, energia gehiago kontsumituko du.

    Sukaldea eta labea
    Erabili presio-lapiko bizkorrak

    Lapiko normalak erabiliz gero, estali sutan dauden artean.

    Labea, behar denean aurreberotu

    Ez da beharrezkoa labea aurrez berotzea ordubetetik gorako labealdientzat

    Itzali labeko sua lehenago

    Aprobetxatu beeroa eta jakiak prestatzen amaitu baino bost minutu lehenago itzali sua.

    Erabili zeramikazko edo kristalezko ontziak labean

    Gomendatutako tenperatura baino 25ºC gutxiago berotu ahal izango duzu.

    Asteburuak aprobetxatu

    Asteburuetako sakonune ordutegia edo lanegunetako ordu lauak aprobetxa itzazu janaria prestatzeko eta puntako orduak saihesteko.

    Robotak eta egosketa moteleko eltzeak

    Gauez lan egiten duen sukaldeko robot programagarri batek edo egosketa moteleko eltze batek ere lagun diezazuke puntako orduetako kontsumoa saihesten.

    URA
    Hartu dutxak, bainuak beharrean.

    Ura 4 bider aurrezten da. Dutxak ere azkarrak izan daitezela. Gero eta ur gutxiago kontsumitu, energia gutxiago kontsumituko da.

    Egokitu tenperatura sistema.

    Norbera garbitzeko aski da ura 30º-35ºC-tan irtetea.

    GARRAIOA
    Mugitu oinez edo bizikletaz

    Kalkulatua dago hiri barruan 7 kilometrotik beherako joan-etorriak egiteko garraiobiderik bizkorrena dela. Gainera, ez kutsatzeaz gain, osasungarriagoa da.

    Erabili garraio publikoa.

    Autobusez, trenez, metroz edo tranbiaz joanda, CO2 isuria gutxitu, trafikoa murriztu eta dirua aurrezten da, besteak beste.

    Elkarbanatu autoa.

    Helmuga eta ordutegi berak dituzten pertsonekin partekatzeko tresnak daude interneten.

    Gidatzerakoan kontutan izateko gakoak
    Parrillaren karga

    Autoaren gaineko parrilla kargatuta izateak %35 handitzen du kontsumoa

    Aire girotua

    Aire girotuaren erabilerak %25 handitzen du kontsumoa.

    Lehioak itxi

    Leihoak guztiz behera daudela ibiliz, %5 handitzen da kontsumoa

    Pisua kontrolatu

    100 kg baino gehiago garraiatuz, %5 handitzen da kontsumoa.

    Pneumatikoen presio egokia mantendu

    0,3 bar gutxiago izanez, %3 handitzen da kontsumoa.

    Ekidin lehen martxa.

    Lehen martxa kotxea martxan jartzerakoan bakarrik erabili

    Martxak ondo kudeatu

    Martxa luzeetan ibili; biratu, berriz, martxa baxuetan

    Kotxean energia aurrezteko gakoak
    Deskargatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrezteko gida
    Elkarbanatu aholku hauek familia osoarekin, guztion erabilera zentzuzkoa izan dadin
    Harremanetarako
    Energiaren inguruko
    dudarik duzu?
    Kontsulta bat egin
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra eta pribatutasun polititika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT