Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldeko enplegua, “errekuperatzen”

    #Enplegua garatzen

    / Aktualitatea / Enplegua garatzen / Tolosaldeko enplegua, “errekuperatzen”

    Tolosaldeko Lan Merkatuaren urriko analisiaren arabera, %12 jaitsi da langabezia 2021. urtean zehar eskualdean, eta %8,2an da Tolosaldearen langabezia tasa.

    Osasun krisiak ondorio nabarmenak utzi zituen iaz ekonomian, eta enplegua ez zen salbuespena izan: eten egin zuen ordura arteko joera positiboa, eta ziurgabetasun, itxiera eta ERTEak tarteko, erabat aldatu zuen lan merkatuaren egoera.

    Bada, egoerak hobera egin ahala, pandemia hasi aurreko datuak berreskuratzen hasia da Tolosaldea, enpleguari dagokionez; zenbaitetan, baita hobetzera iritsi ere. Hala erakusten dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek helarazitako urriko datuek.

    Aurten %12 jaitsi da langabezia Tolosaldean: 1.934 langabetu daude, urte hasieran baino 262 gutxiago. Eskualdeko populazio aktiboaren %8,2 dago lanik gabe; langabezia tasa hori %9,3an zegoen 2020 amaieran, eta %9,4an 2018. urtean. Hain zuzen, Gipuzkoako (%8,8) eta EAEko (%11) tasak hobetzen ditu Tolosaldeak.

    Azken 12 hilabeteotan 198 lanpostu berri eratu dira, gainera: 243 afiliazio sortu dira erregimen orokorrean, eta 45 galdu autonomoetan. Orotara 17.386 afiliatu daude. Lan-kontratuetan ere gorakada izan da: %14 igo dira. Horien artean, kontratu mugagabeen kopurua txikia da oraindik, %11, baina aipagarria da izan duten igoera nabarmena.

    Tolosaldean lan bila dabiltzanen profilari begiratuz gero, are nabarmenagoa da erretratua: %58 emakumea da –eta nabarmen ari da igotzen, gainera–. Adinari dagokionez, langabeen ia erdia 45 urtetik gorakoak dira. Eta jatorriari erreparatuta, estatuan jaiotakoa da lan bilatzaileen %77.

    Bi heren baino gehiagok kualifikazio apaleko lanpostuak bilatzen ditu (%64k), derrigorrezko ikasketak baino eskatzen ez dituena. Eta %54ak denbora luzea darama lanik egin gabe. Hain zuzen, langabe horien azken lanpostuak analizatzen hasita, %63 zerbitzuetan ari zen lanean; %15 industrian, %5 eraikuntzan eta %4 nekazaritzan. Gainerako %13ak ez zuen lanik.

    DESKARGATU ENPLEGUAREN EGOERARI BURUZKO TXOSTEN OSOA
    #Berriak #Enplegua garatzen
    Langabetuentzako ikastaroak 2026ko urte hasieran.

    #Enplegua garatzen
    Kontratazioetarako diru-laguntza deialdia

    #Enplegua garatzen
    Lanbide ziurtagiria langabetuentzako: Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT