/ Aktualitatea / Diversidad
lanketa pertsonal zein kolektiboa uztartzen dituen egitarau anitza osatu du Tolosako Jabetze Eskolak udaberrirako. Berdintasuna eta feminismoa ardatz hartuta 19 jarduera izango dira udaberrian: ikastaroak, lantegiak, irakurle klubak, solasaldiak...
Atzo, urtarrilak 24an, Lehiberri zentroan elkartu ginen Tolosaldeako ordezkari politiko, tekniko eta gizarte eragileetako kideekin Tolosaldeako harrera protokoloa diseinatzeko prozesuaren inguruko informazioa elkarbanatzeko.
Tolosaldea Lab, eskualdeko Enpleagarritasun eta Inklusio Mahaiko sei erakundek osatu dute proiektua, elkarlanean
Tolosaz gain, Urretxun, Markina-Xemeinen eta Zornotzan zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak atzerritarrei laguntza juridikoa emateko bulegoak. Dagoeneko gisa honetako 28 informazio-puntu daude EAEn.
Inauterien atarian, arrazakeriarik gabeko inauteriak ospatzeko dei egin dute Jatorkin, Divina eta Ana Yurd elkarteek.
Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak, Anoetako, Asteasuko, Ibarrako, Tolosako eta Zizurkilgo Udalekin eta Zutani, UNRWA Euskadi eta Divina elkarteekin elkarlanean, zortzi hitzordu antolatu ditu, pertsona migratzaileen inguruko zurrumurruen aurka kontzientzia pizteko.
Lesbia Téllez (Guatemala, 1972) Las Poderosas antzerki taldeko kidea da. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek osatzen dute eta ostiral honetan Tolosan izango dira (18:00, TOPIC).
Hiru modutara parte hartu ahal izango da: bertako familia gisa, familia migrante gisa edo elkarren arteko dinamizatzaile gisa. Izen-ematea zabalik da guztientzat
Lau herritan osatuko da taldea Alegian, Anoetan, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen, eta nahi adina saiotan parte hartu ahal izango da, doan.
17 hitzorduko egitaraua osatu dute, iraila amaieratik urtarrilera.