Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Energia izango dute aztergai eskualdeko ikasleek, hurrengo bi ikasturteetan, Eskola Agenda 2030 proiektuarekin

    #Iraunkortasuna #Udalak garatzen

    / Aktualitatea / Ayuntamientos / Energia izango dute aztergai eskualdeko ikasleek, hurrengo bi ikasturteetan, Eskola Agenda 2030 proiektuarekin

    Tolosaldeko Eskolako Agenda 2030 proiektuak bi urteko zikloari hasiera eman dio. Eskualdeko hainbat ikastetxek eskoletako jasangarritasunari helduko diote, eta datozen bi urteetan gaurkotasun handiko gaia jorratuko dute, Energiarena, Ingurugelak, Tolosaldea Garatzenek eta Tolosako Ingurumen Zentroak elkarlanean koordinatuta.

    Energia: bizitzaren motorra

    Energia ezinbestekoa da bizitzeko: elikatzeko, janzteko, berotzeko, batetik bestera mugitzeko… Munduak energia behar du mugitzeko baina ezinbestekoa da kontuan izatea energia horrek uzten duen arrastoa. Energia lortzeko garaian ingurumenean inpaktua uzten dugun bezala, energia horrekin egiten dugunaren arabera ere eragina oso handia izan daiteke. Energiari ematen dizkiogun erabilerek Ama Lurra zaintzen lagun dezakete edo are gehiago degradatzea eragin dezakete.

    Orokorrean energiarekiko dugun menpekotasuna handia da. Gure eskualdean erabiltzen dugun energia-iturri gehiengoa kanpotik dator (%90 inguru). Eta energiaren inguruan ematen ari diren azken egoeren ondorioz kontzeptu eta gertaera berriak ezagutzen ari gara: pobrezia energetikoa, energia subiranotasuna, krisi energetikoa, gerrak, migrazioak, larrialdi klimatikoa, trantsizio energetikoa, komunitate energetikoak…

    Energiarekiko ditugun harremanak aldatu behar ditugu, energia berriztagarriak indartu behar ditugu, komunitate energetikoak sortu… Dena dela, arazoa ez da konpontzen berriztagarri gehiago jarriz, energia eredua da aldatu beharrekoa, aldaketa globala izan behar dugu eta adituek diotenez, desazkundearekin soilik lortuko omen dugu. Beraz, testuinguru zabala dugu gure esku artean, energiaren gaia jasangarritasunaren ikuspuntutik ezagutu eta aztertzeko.

    Eta hori guztia Eskolako Agenda 2030 proiektuaren helburu nagusia ahaztu gabe, hau da, ikasleek beraien herriko etorkizuneko erabakietan parte-hartzeko ohiturak hartzea, demokratikoki erabakiak hartzen ikastea.

    2022-2023 ikasturtean

    2022-2024 Ikasturteetan aurrera egiteko aukeratutako helburua, 7. GJHa izango da, hau da, “Energia irisgarria eta ez kutsagarria” eta horren barruan, jorratzeko hartu den lelo nagusia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izan da. Herri mailari dagokionez jarraituko den antolaketa ondorengoa da:

    • Proiektua lantzen duten eskolek harreman zuzena izango dute egiten diren koordinazio bileren bitartez.
    • Ikasleak, gaian murgildu ahal izateko, motibaziorako jarduerak egingo dituzte garapen jasangarriari buruz orokorrean eta energiari buruz zuzenean.
    • Herri diagnostikoak landuko dira. Horretarako ikasleek (adinera eta herrira) egokitutako materiala izango dute: gure energia nondik dator? Kaleak argiztatzeko sistemak eta argi kutsadura, pobrezia energetikoa, komunitate energetikoak, Tolosaldeko energia iturriak eta kontsumoen azterketa, Tolosaldea osatzen duten herri desberdinetako energia ereduak eta arazoak, Tolosaldeko energia bulegoak…
    • Ondorioak aterata ikasturte bukaeran Udal Entzunaldiak egingo dira, Udal ordezkariei proposamenak eta konpromisoak helarazteko.

    2022-23 ikasturtea diagnostikoan oinarrituko da batez ere eta bigarren ikasturtera begira esku-hartze plana diseinatuko da. 2023-24 ikasturtean ekintza plana edo esku-hartze plana deritzona gauzatuko da. Herri mailan, ikastetxe guztien esku-hartzea sustatuz, hainbat ekintza partehartzaile burutzea planifikatuko da.

    Bi urtetako ziklo honi hasiera emateko Mirene Begiristainekin tailerrean parte hartzeko aukera izan dugu. EHUko irakasleak dimentsio ekosoziala eskola eremuan sartzeko irizpideak eman zituen.

    Erronka ez da erraza baina ahalegin guztiak egingo ditugu, hezkuntza komunitate osoa elkartuta udal agintarien laguntzarekin, eskualdeko gazteak motibatzeko gizartearen aldaketan parte aktiboa izan dezaten.

    Aduna, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo adin ezberdinetako 7.500 ikasle inguruk eta bere familiek parte hartuko dute Eskolako Agenda 2030 egitasmoan, guztien artean Tolosaldeko herriak iraunkortasunaren bidean jartzeko.

    #Berriak #Udalak garatzen
    Tolosaldea Garatzenek 120.000 euro jasoko ditu eskualdearen eredu energetikoa egonkortzeko

    #Mugikortasuna #Udalak garatzen
    AUTOBATek 3.000 bidaia partekatu baino gehiago lortu ditu Tolosaldean, abian jarri zenetik

    #Udalak garatzen
    Zure enpresak argindarrean gehiegi ordaintzen al du?

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT