/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldeko 17 establezimenduk jaso dute Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren ziurtagiria
Euskadiko turismo-sektoreko 530 erakunde eta profesionalek egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskadiko Kode Etikoaren prestakuntza- eta konpromiso-ibilbidea osatu baitute.
Eragile turistikoek beren egunerokoan erantzukizun eta jasangarritasun irizpide eta konpromisoak integratzea du helburu programak. Turismorako Mundu Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren egokitzapena da, gure kultur eta nortasunean oinarritua, eta Agenda 2030 programaren barruan garapen jasangarrirako ezarritako 17 helburuak kontuan hartzen dituena.
Orain arte banaka lantzen ziren konpromiso-tresna guztiak bateratzen ditu Kode Etikoak, hala nola, IKT, irisgarritasun, kalitateko jardunbide edo Smart Business bihurtzeko programak.
Tolosaldeko 17 eragilek izenpetu dituzte Euskadiko Kode Etikoaren konpromisoak:
Hurrengo urteko programan izena emateko epea zabalik da. Interesa duten establezimenduek Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailarekin harremanetan jarri beharko dute.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA