/ Aktualitatea / Enplegua garatzen / Global Training bekak eskatzeko epea, uztailaren 18ra arte
Frantzia, Belgika, Suitza, Txile, Mexiko… Global Training bekek herrialde hauetan eta beste askotan profesionalki trebatzen lagunduko dizute. Zure profil teknikora gehien egokitzen direnak aukeratu eta horietan izena eman besterik ez duzu egin behar. Era guztietako profilak bilatzen ari gara:
ESKURAGARRI DAUDEN BEKEN ZERRENDAAurten 80 beka daude diziplina hauetan: kimika, ingeniaritza, komunikazioa, garapenerako lankidetza, ADE, marketina eta abar. Diru-hornidura hilean 1.530€ gordinekoa da. Gainera, lagunak aurkituko dituzu, bidaiatu eta zure ibilbide profesionala eraikitzen hasteko aukera izango duzu.
Uztailaren 18ra arte duzu izena emateko, baina zenbat eta lehenago eman, orduan eta hobeto.
Izena emateko behar den dokumentazioa eta programaren oinarriak kontsulta ditzakezu, edo izena emateko prozesuan sartu, helbide honetan: http://becasglobaltraining.eus
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Enplegu Sailarekin.
Epea uztailaren 18an amaitzen da. Ez utzi aukera hau pasatzen!
Tolosaldea Lab, eskualdeko Enpleagarritasun eta Inklusio Mahaiko sei erakundek osatu dute proiektua, elkarlanean
Azaroaren 8an ospatuko da Enplegunea Lehiberrin, eta egun horretan lan-elkarrizketa izan nahi duen orok aurrez izena eman beharko du.