Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    45 urtetik gorakoak laneratzeko, biltegiratze eta bezeroen arretarako doako formazioa

    #Enplegua garatzen

    / Aktualitatea / Enplegua garatzen / 45 urtetik gorakoak laneratzeko, biltegiratze eta bezeroen arretarako doako formazioa

    Lortzen programak, formazio teknikoa eta taldekako orientazioa eskainiko ditu, ekainaren 1etik uztailaren 6ra. Zabalik da izen-ematea

    Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehien dagoen adin tartea. Horregatik, enplegu alorreko lehentasunen artean da multzo horretako pertsonen aktibazioa eta lan-aukerak sustatzea. 

    Lortzen programaren bitartez egiten du hori Tolosaldea Garatzenek. 45 urtetik gorako langabeak formatzeko proiektua da, lan-munduan sartzeko aukerak handitu ditzaten.

    Bi esparrutan egiten da lan. Alde batetik, gai konkreturen baten inguruko doako formazio teknikoa eskaintzen du. Aurten 100 orduko prestakuntza eskainiko du Fondo Formación Euskadik, biltegiko lanen eta bezeroen arretaren inguruan. 

    Besteak beste, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko, bezeroei arreta emateko, kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritza elektronikoa ulertzeko gako eta teknikak irakatsiko dira saioetan. Ekainaren 1etik uztailaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era izango dira, Lehiberri Zentroan.

    Bestalde, formazio teknikoa tartekatzen da taldekako nahiz banakako orientazio saioekin. Helburua da, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak garatzea, hala nola, sormena, ardura, moldagarritasuna, enpatia, talde-lana, gatazken kudeaketa, konfiantza, ziurtasuna, autokontrola, automotibazioa edo iniziatiba. Laneko banakako segimendua ere egingo da.

    INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA

    Taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, lan@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Lortzenen gunean datuak bete beharko dituzte

    #Berriak #Enplegua garatzen
    Langabetuentzako ikastaroak 2026ko urte hasieran.

    #Enplegua garatzen
    Kontratazioetarako diru-laguntza deialdia

    #Enplegua garatzen
    Lanbide ziurtagiria langabetuentzako: Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT