/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Energia Etxean / Energia Geotermikoa
Neguan lurpeko bero konstantea aprobetxatzen da energia sortzeko; udan, berriz, lur gaineko berotasuna lurrazpira isurtzen da, sasoi horretan freskoago egoten baita.
Lurrazpiko beroa energia termiko bihurtzen duten eraldatzaileak dira. Hiru zati dituzte.
Ura lurrazpitik lurrazalera garraiatzen duen hodi multzoa da.
Markina termodinamiko bat da, urtaroaren arabera, energia sortzeko bildutako ura berotu eta hozten duena.
Beroa igortzen duten sistemak dira: lurzoru erradiatzaileak edo fan-coils delakoak.
Zenbat eta txikiagoa izan bilketa eta aplikazio puntuen arteko distantzia, orduan eta errendimendu altu eta eraginkorragoa lortzen da.
1027/2007 Errege Dekretuan onartutako Eraikinen Instalazio Termikoen Araudian biltzen dira instalazioak ezartzeko baldintza guztiak.
Instalazio geotermiko bat jartzeko aurrekontua eskatu aurretik, azterketa bat egin behar da, eremu bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko. Analisi horretan kontutan izango dira lurzoruaren ezaugarriak (gogortasuna edo lurpeko tenperatura), zulaketa lanak eta klimatizazio sistema, eta ezaugarri horien arabera zirkuitu edo sistema mota bat ala bestea aukeratuko da. Normalean hobe izaten dira lur harritsuak, buztin-lurzoruak baino.
Plaka fotovoltaikoekin ez bezala, instalazio geotermiko bat jartzeko profesional edo adituengana jo behar da. Normalean, eraikinaren azpian jartzen dira, zimenduak eraikitzeko egiten den zuloa aprobetxatuz. Makina-gela txiki bat ere beharko da.
Begiratu ea diru-laguntzarik dagoen indarrean.
Diru-laguntzetara botoiaUrtean behin, gutxienez, sistema osoaren mantenua egin behar da; uda eta neguaren aurretik egitea da gomendagarriena. Iragazkiak, presio maila edota sorgailuaren egoera konprobatzen dira azterketetan.
Gas edo gasoil bidezko sistemen bikoitza baino gehiago balio dute instalazio geotermikoek. 15.000 eta 30.000 euro arteko kostua eskatzen du. Hiru dira prezioa baldintzatzen duten faktoreak: lur mota, egin beharreko zuloen tamaina eta kopurua, eta sorgailuaren potentzia. Zundaketa da prozesu garestiena. Batez beste, zulaketa-metro linealeko 40 euro inguruko kostua du.
52.500 kWh energia behar duen etxebizitza baten kasuan, 1.858€-ko gastua egingo litzateke urtean. Ezaugarri berak kontuan hartuz, eta gas naturala edo gasoil bidezko sistema dutenekin alderatuta, 1.600€ eta 3.000€ inguru aurrez daiteke urtean energia geotermikoa erabiliz gero. Inbertsioen amortizazioa 6 eta 11 urte bitartekoa dela kalkulatzen da.
Zer da eta nola lortu?
Zer da eta nola lortu?
Zer da eta nola lortu?