/ Proiektuak / Energia Bulegoa / Zure fakturetan aurreztu / Gasaren faktura ulertzeko gida
Ezer baino lehen, bi kontzeptu horiek argitzea komeni da. Banatzailea da kontratatutako hornidura etxera garraiatzeaz. Konpainia horiek gobernuak ezarritakoak dira, bizilekuaren eremu geografikoaren arabera, hortaz, ez dago aukeratzerik. Tolosaldean, Nortegas da.
Gas-kontratua konpainia merkaturatzailearekin egin ohi da, hark kudeatzen baitu prozesu osoa. Energia banatzaileari gasa erosi eta etxeetara saltzen dute. Hautazkoak dira, eta mota bat baina gehiago daude.
Azken errekurtsoaren merkaturatzaileak (AEB). Merkatu arautuaren tarifak administratzen dituzten enpresak dira. Banatzailearen eta gure arteko bitartekari baino ez dira, prezioak gobernuak finkatzen baititu. Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT) eskaintzen dute, deskonturik gabe. Espainian lau daude:
Merkatu libreko merkaturatzaileak: Tarifa eskaintza zabala eskaintzen dute, gehien interesatzen zaiguna aukeratu ahal izateko. Deskontu eta mantentze-zerbitzu garrantzitsuak izaten dituzte, baina baita iraunkortasun-klausulak ere.
Estatuak sortu eta araututako tarifa da (TUR), merkatu librekoaren alternatiba, eta neurriz kanpo dauden tarifak izatea eragozten du. Azken errekurtsoko merkaturatzaile guztiek eskaintzen dute tarifa. 3 hilean behin eguneratzen dira, gas-enkanteen emaitzen arabera. Bi modalitate daude:
Enpresa merkaturatzailearen izena, logotipoa eta IFK (Identifikazio Fiskal Zenbakia) dira fakturan erreparatu beharreko lehen elementuak. Modu horretara, merkatu arautuan ala librean ari garen ikus dezakegu. Hori bai, adi! Askok izen eta logotipo oso antzekoa duten arren, ez dira berdinak.
Fakturako hurrengo puntua bezeroaren datuena da. Bazeroaren datu-pertsonalak ageriko dira, eta baita erreferentzia- eta bezero-zenbakiak. Azken bi horiek funtsezkoak dira konpainiarekin kudeaketak telematikoki egiteko.
Fakturazio-aldian zehar kWh-tan neurtutako energia-kontsumoa da. Kontsumitutako energia kopurua, energia horren prezioarekin biderkatuz gero jakingo da kostuaren zenbatekoa. Konpainiaren eta tarifaren arabera aldakorra izango da.
Etxean gasa edukitzeagatik ordaintzen den kopuru finko bat da, kontsumorik egon ez bada ere ordaintzen dena. Kontratatutako sarbide-tarifaren araberakoa da prezioa. Tarifa hori fakturazioaren epealdiko egun kopuruarekin biderkatuta lortzen da.
Hidrokarburoen gaineko zerga guztiok nahitaez oraindu beharreko zerga da. Gaur egun 0,00234 eurokoa da, kontsumitutako kWh bakoitzeko. Bestalde, gasaren BEZ-a %21ekoa da.
Neurketa- eta kokntrol-ekipoak izateagatik, halakorik balego, noski, ordaindu egiten da, kontsumitzailearen jabetzakoak ez diren arren.
Merkatu libreko kontratua baduzu, baliteke beharrezkoak ez dituzun zerbitzu gehigarri gehiagoren kostua sartzea fakturaren amaieran. Erreparatu horri, eta aztertu ondo. Kontratatu duzun tarifan deskonturik balego ere, azken atal honetan agertu beharko litzateke.
Hau ere atal garrantzitsua da. Konpainiak behartuta daude bezeroen arretarako zenbakiak, erreklamazioak jartzeko moduak edota larrialdietarako kontaktu datuak fakturan azaltzera.
Zure kontratuaren datuak normalean fakturaren azken zatian egon ohi dira. Bertan CUPS kodea izenekoa dago (Hornidura Gunearen Kode Bateratua), eta merkaturatzailearekin edozein kudeaketa egiteko beharko duzu.
Sarbide-tarifa ere agertuko da, hau da, kontratatua duzun tarifa mota. Baita sarbide-tarifa ere, gas-banatzaileari bere sarea erabiltzeagatik ordaintzen zaion kostu finkoa. Tarifa horren barruan dira Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari (MLBN) eta Sistemaren Kudeatzaile Teknikora bideratutako kostuak.
Fakturaren azken zatian kontsumoaren bilakaerari buruzko informazioa agertu ohi da. Alde batetik, oraingo eta aurreko irakurketak, eta horien data. Bien arteko kenketa egin, eta kWh-ra bihurtzen da unean uneko koefizientearekin, kontsumo totala lortzeko.
Bestalde, azken hilabeteetako kontsumoaren bilakareraren grafikoa ere agertuko da.