Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp
    #Proiektu estrategikoak, Turismoa

    Tolosaldeko turismo bulego berria

    / Proiektuak / Turismo / Tolosaldeko turismo bulego berria

    Proiektu hau aktibo dago
    2021eko lehen hiruhilabetetik martxan.

    Tolosaldea Garatzenek kudeatzen du eskualdeko turismo bulegoa, bisitariei harrera egin, eskura dituzten aukeren inguruko informazioa eman eta fluxua eskualde osoan barrena zabalduz. Zerbitzua hobetzeko eta erakargarriagoa egiteko, bulegoa berrituko da datozen hilabeteotan. Tolosako Andre Maria plazako informazio puntua Plaza Zaharrera lekualdatuko da.

    BULEGO BERRIARI BURUZKO GALDERAK DITUZU?
    ZERGATIK BULEGO BERRI BAT?

    Asebetetze-inkestetan bulegoko arretaren eta informazioaren egokitasunaren balorazio bikaina egin arren, nabarmen jaisten da turistek kokapenari eta seinaleztapenari emandako puntuazioa. Bulego berriak hori hobetzea bilatuko du, zerbitzuaren kalitatean eragiteko.

    ZEIN EZAUGARRI IZANGO DITU?

    Itourbask EAEko turismo bulegoen sarearen irizpideak beteko ditu: arreta pertsonalizatuko eta azkarreko mostradoreak, autokontsultarako gunea ukipen-pantailako ordenagailuekin, doako WiFi sarea, gailuak kargatzeko txokoa, barne-bulegoak… Abegikorrtasuna eta Tolosaldearen izaera islatzea ere bilatu da, argitasuna, egurra eta natura uztatuz.

    NOLA ERAGINGO DU DIGITALIZAZIOAK?

    Euskarri digitalez lagunduta, egungo komunikazioak eskatzen duen dinamismoa izango du bulego berriak, unean uneko helburuekin bat egiteko kanpaina komunikatiboetara irudia egokitzea ahalbidetzeko aukera izanda, mezua modu efizienteago batean helarazteko.

    ZENBAT JENDE PASATZEN DA BERTATIK?

    Azken urteotan hazkunde nabarmena izan du bisitari kopuruak. 6.700 turista pasa ziren bulegotik 2018an; 8.400 iaz. Bisita gidatuetako parte hartzaile kopuruak ere gora egin du: iaz mila lagun baino gehiagok ezagutu zuten lehen eskutik Tolosako Alde Zaharra, Azoka, Andre Maria eliza edo Sagardotegi zaharren ibilbidea.

    NOLA ERAGIN DIO KORONABIRUSAK TURISMOARI?

    2020a bereziki gogorra izan da. Covid19ak sektorean eragingo zuen inpaktuaren inguruan Eusko Jaurlaritzak apirilean egindako txostenean, urteko fakturazioan %64,3ko jetsiera aurreikusten zuen. Galerak ez dira ekonomikoak soilik, baita enpleguari dagozkionak ere.

    ZEINTZUK DIRA AURREIKUSPENAK?

    Errekuperazioa Aste Santutik aurrera hastea aurreikusten da eta ordurako Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak sektorearen ondoan, inoiz baino prestatuago egon nahi du, digitalizazioaren erronkei erantzun eta krisi hau aldaketak egiteko eta hobetzeko baliatuz.

     

    ZERGATIK DA ESTRATEGIKOA TURISMOA?

    Industria turistikoak Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren %7,6 sortu zuen 2019an. Beste sektoreen bataz bestekoaren gainetik hazi zen enplegua, 37.373 lanpostu izatera iritsiz. Transbertsala da turismoa, inpaktu ekonomiko positiboa du beste sektoreengan: lehen sektorean, ostalaritzan, merkataritzan, kulturan… Zerbitzu horiek garrantzitsuak dira herriak bizitzeko, baina askotan ez dira ekonomikoki bideragarriak herritarren kontsumoarekin soilik, eta kanpoko bisitarien kontsumoa ere beharrezko dute.

    Harremanetarako
    Bisitariak erakarriko dituen zerbait martxan jarri nahi? Hitz egin dezagun

    Turismo saila
    Tolosaldea Garatzen

    Lehiberri Zentroa

    943 654 501
    tour@tolosaldea.eus
    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT