Tolosaldea Garatzen logo
  • Esp
    • Hasiera
    • Nor gara?
      • Lehiberri zentroa
      • Kontratatzailearen profila
      • Plan estrategikoa
      • Gardentasun ataria
      • Deialdiak
    • Sailak
      • Enpresak garatzen
      • Enplegua garatzen
      • Ekintzailetza garatzen
      • Turismoa garatzen
      • Migrazioa eta Aniztasuna
      • Kontsumo bulegoa
      • Udalak garatzen
    • Aktualitatea
    • Agenda
    • Kontaktua
    • Esp

    Tolosaldea, Bilboko Gourmet Txoko karpan izangoda apirilaren 6tik 8ra, Basquefest jaialdiaren baitan.

    #Turismoa garatzen

    / Aktualitatea / Turismo / Tolosaldea, Bilboko Gourmet Txoko karpan izangoda apirilaren 6tik 8ra, Basquefest jaialdiaren baitan.

    • Aste Santuan, apirilaren 6tik 8ra Tolosaldeak stand bat izango du Arenaleko
      Txoko Gourmet karpan, Basquefest jaialdiaren baitan.
    • Dastaketen gunean, Tolosaldetik Balerdipeko Erleak eta Rafa Gorrotxategik
      parte-hartuko dute.
    • “Tolosaldea, kalitatearen jatorria” eta “Tolosaldeko gastronomia gida” berriak
      aurkeztuko dira bertan.
    • Aste Santuko oporretarako bisitariek Tolosaldean izango duten eskaintza
      eramango dugu, besteak beste.

    Tolosa, 2023ko martxoak 31


    Basquefest ekimenean 2016tik, urtero parte-hartzen du Tolosaldea Garatzeneko Turismo
    sailak Txoko Gourmet karpan, Euskal Herriko beste hainbat helburu turistikoekin batera.


    Txoko Gourmet gunean, Balerdipeko erleak-eko Inaxio eta Mattinek, loraldi ezberdinetako
    eztien dastaketak eskainiko dituzte ostiralean, apirilaren 7an, 13:00etan eta 17:00etan.
    Gozotik jarraituz, Rafa Gorrotxategik txokolate dastaketak eskainiko ditu larunbatean,
    apirilaren 8ane, 17:00tan eta 18:00etan. Bide batez dastaketetan probatutako produktuak
    erosteko aukera ere eskainiko zaie bertaratutakoei.


    Aurtengoan, bertan aurkezteko ditugun berritasunen artean:

    • Tolosaldeko Gastronomia Gida: turismo marka berriarekin prestatu dugun gida
      berria eramango dugu bertara eta Tolosaldeko turismo bulegoan ere turistek
      eskuragarri izango dute.
    • Tolosaldea, Kalitatearen jatorria bideoa erakutsiko da, Rafa Gorrotxategi eta
      Balerdipeko Erleak-ek eskainiko dituzten dastaketen lagungarri.

    Espainian Turismo gastronomikoaren eskaerari buruzko V. Azterlanaren arabera,
    Helmuga gastronomiko baten kalitate-ezaugarriak ondorengoak dira:


    Azterlanaren datuen arabera, bidaiari nazionalek helmuga gastronomiko ona izan behar
    dute: gastronomia berezia eta kontakizun propioa (% 60,9); kalitatezko sukaldaritza-
    eskaintza bat (% 49,1); tokiko ekoizleak bisitatzeko aukera (% 47,5); merkatu, saltoki eta
    azoka gastronomikoetan tokiko produktuak erosteko aukera (% 47,5); Jatorri Deitura edo
    Adierazpen Geografiko Babestua duten kalitatezko produktuak (% 41,4); eta giro
    gastronomikoa duten kaleak (% 39,2). Jatetxe-eskaintzari dagokionez, ohiko
    establezimenduak dira oraindik ere bidaiari gastronomikoek gustukoen dituzten aukerak,
    nahiz eta horiek gero eta gehiago baloratzen dituzten proposamen berritzaileenak, hala nola
    gastrobarrak eta izen handiko gidetan sariak dituzten jatetxeak (Michelin, Repsol, etab.).

    Tolosaldeko gida gastronomikoan, kontakizun propioa landu eta Tolosa Gourmet,
    Tolosaldeko gastronomia turismoa sustatzeko klubeko kideen eskaintza balioan jarri nahi
    izan dugu. Helmuga gastronomiko gisa posizionatzeko bezeroek baloratzen duten guztia
    dugu eta horixe helarazi nahi izan diegu.


    Hemen liburuxka deskargagarri:

    Mapak eta eskuorriak

    Tolosaldea, kalitatearen jatorria leloa duen bideoarekin, produktu, ekoizle eta salmenta
    guneak sustatu nahi izan ditugu oraingoan. Lehen aipatu dugun ikerketa horrek jasotzen
    duenez, bertako produktuen erosketek garrantzi handia dute turistek beren bidaietan egiten
    dituzten ekintzetan. Zehazki honela dio:


    %77,4k jatetxeetan jaten du.
    %71,6k tapa edo pintxoak jaten ditu.
    %62,5ek bertako produktuak erosten ditu.
    %59,6k merkatuak bisitatzen ditu.
    %45,2ak upategiak bisitatzen ditu.
    %30,8ak ardoa erosten du.

    Hemen bideoa:

    41 enpresako sarea


    Tolosa Gourmet, Turismo gastronomia sustatzeko klubak Martxoaren 6an ospatu zuen
    urteroko batzarra, Aburuza Sagardotegian.


    Kide guzti hauek dira Tolosaldeko gastronomia gidaren oinarria. Kideen arteko sinergiak eta
    aliantzak sustatu, hobekuntzarako formazioa eskaini, anfitrioi papera sustatu…hauek dira
    besteak beste klubak dituen helburuak. Sortu zenetik 10 urte igaro dira eta eskualdeko
    udalekin, enpresekin nahiz bestelako entitateekin elkarlanean, bakoitzak bere tokitik lanean,
    Tolosaldeak helmuga gastronomiko baten posizionamendua izatea lortu da, nahiz eta
    lehiakortasun handiko sektorea dena eta etengabeko hobekuntza prozesu batean egon
    beharra dagoen, posizionamendu hori mantendu eta hobetzeko.

    Aste Santuko eskaintza Tolosaldean


    Bilbon egoteaz gain, Tolosaldean bisitariak esku zabalik jasotzeko prestatuta gaude jada.
    Topic eta Txokolate museoa zabalik aurkituko ditu gurera datorrenak. Tolosaldeko turismo
    bulegoak ere bisita gidatuak eskainiko ditu egunero eta Txindokiko itzalako tirolinak ere
    martxan egongo dira. Eskualdea hobeto ezagutu eta gure sekretuen berri izan nahi duenak,
    bere bisita erreserbatu dezake, Urmara museoan Alkizan, Pello Zabala gunea Amezketanedo upategi naiz ekoizle desberdinetan. Informazio guztia eguneratuta www.tolosaldea.eus web gunean aurkitu daiteke, 5 hizkuntzetan.


    Horrez gain, egun hauetan agenda ere betea izango dugunez, bisitariak edo herrian
    geratuko diren bertakoek zer egina topatuko dute hemen. Larunbateko azokan, larunbat
    honetan ospatuko den ardo zuriaren azokan, asteazkenean Amasan amaituko den Itzuliaren
    etapan, Tolofolk musika jaialdian…
    Tolosaldeko zerbitzuak ateak zabalik aurkituko dituzue, zatoztenentzat eta geratzen
    zaretenentzat, zuen oporralditxoez goza dezazuen.

    #Turismoa garatzen
    LARRAITZEKO AUTOKARABANENTZAKO ZERBITZUGUNEAREN INAUGURAZIOA

    #Turismoa garatzen
    TRANTSIZIO DIGITALA

    #Turismoa garatzen
    TALENTUR

    • Enpresak garatzen
    • Enplegua garatzen
    • Ekintzailetza garatzen
    • Turismoa garatzen
    • Aniztasuna garatzen
    • Kontsumo bulegoa
    • Udalak garatzen
    • Gardentasun ataria
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika

    Lehiberri Zentroa
    Apattaerreketa Industrigunea 1,
    20400 Tolosa
    Gipuzkoa
    943 654 501

    tolosaldea@tolosaldea.eus

    enpresak garatzen
    enplegua garatzen
    ekintzailetza garatzen
    turismoa garatzen
    migrazioa eta aniztasuna
    kontsumo bulegoa
    udalak garatzen
    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientziarik onena eman ahal izateko, bisitak errepikatzerakoan zure lehentasunak gogoratuz. "Onartu" klikatuz, cookie guztiak erabiltzea onartzen duzu.
    EzarpenakONARTU
    Manage consent

    Privacy Overview

    This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
    Necessary
    Always Enabled
    Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
    Non-necessary
    Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
    SAVE & ACCEPT