/ Aktualitatea / Turismo / Tolosaldea oinez
• Tolosaldea Turismo helburu arduratsu gisa garatzeko planaren baitan eta oinezkotasuna sustatzeko helburuarekin bost mendi ibilbide berri sortu dira Tolosaldean: Belauntza, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Irura eta Lizartzan.
• Dagoeneko homologatuta zeuden beste hamazazpi mendi ibilbide ere berritu dira bost herrietan: Alegia, Alkiza, Berastegi, Orexa eta Tolosan.
• Ibilbide guztien informazioa Tolosaldeko mendi ibilbide homologatuen mapa berrian jaso da, Tolosaldeko Turismo bulegoan eskuragarri dagoena (Plaza Zaharra, 10. Tolosa)
Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana bukatzear da. Plan honen 2. Ardatza Efizientzia energetikoaren hobekuntzak sustatzeko ekintzek osatzen dute eta hemen kokatu genuen Tolosaldea oinez eta bizikletaz proiektua, Euskadiko Turismo Jasangarriko Lurralde Planean, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren markoan eta Next Generation- EU funtsek finantzatuta.
Zehazki, oinezkotasuna sustatzeko Tolosaldeko ibilbideen sarea osatzea helburu zuen ekimena jarri genuen martxan eta mendi ibilbide homologatu edo seinaleztaturik ez zuten udalei eta honelako eskaintza bat sortzeko aukera eman zitzaien.
Bestalde, dagoeneko homologaturik zeuden mendi ibilbideetan hainbat arazo konpontzeko berrikuntzak ere egin dira, kalitatezko eskaintza bat sortzeko helburuarekin.
Tolosaldeko ibilbide Sarea hobetzea lehentasunezko ekintza
Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planaren diseinuan turismo sektorearekin, udalekin eta herritarrekin egin ziren parte-hartze saioetan jasotakori jarraituz, lehentasuneko ekintza gisa identifikatu zen eskualdeko ibilbideen eskaintza hobetu eta osatzeko lan lerroa.
Ibilbide tematikoak eta mendi ibilbide homologatuek osatzen dute Tolosaldeko ibilbide sarea.
SL: Herri ibilbideak:
13 ibilbide erraz ditugu eta hauetatik ondorengoak berritu dira (Zehazki, hasierako panelak berritu, geziak, pintaketa lanak eta garbiketa lanak egin dira):





Ibilbide berri hauek sortu dira :
SL-GI 61 Elduaingo itzulia (Lotura: Eldua auzoarekin eta Lotura: Berastegi herriarekin) >>
SL-GI 63 Araxes ertzeko bidea, Lizartzan. >>
SL-GI 64 Belauntza-Berrobi ibilbidea. >>



PR: Ibilbide laburrak
18 ibilbide ditugu eskualdean erdi mailako zailtasuna dutenak eta hauetatik ondorengoak berritu dira (Zehazki, hasierako panelak berritu, geziak berritu, pintaketa eta garbiketa lanak egin dira. Berastegiko kasuan, herri bideen azken inbentarioen ondorioz, ibilbidea bera zertxobait aldatu behar izan da.):






Ibilbide berri hauek sortu dira :


Ibilbide tematikoak
Ibilbide hauek ez daude homologatuta, ibilbide errazak eta gai bati lotuak izan ohi dira gehienetan. 20 ibilbide ditugu sail honetan eta ekimen honen baitan ondorengoak berritu edo hobekuntzak egin dira:


Proiektuaren helburuak
Ibilbide-sarearen hobekuntzak bi beharri erantzuten die:
1. Existitzen diren ibilbideen seinaleztapena eta irisgarritasuna indartzea, segurtasuna, orientazioa eta homologazioa bermatuz, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren irizpideen arabera.
2. Ibilbide berriak sortzea gaur egun ibilbiderik ez duten udalerrietan, garraio publikoarekin lotutako hiri-guneak ingurune naturalarekin konektatuz eta udalerrien arteko oinezko mugikortasuna sustatuz.
Horren bidez, helburu hauek lortu nahi izan dira;
1. Erabiltzaileen esperientzia eta segurtasuna hobetzea.
2. Turismo-fluxuak lurralde osoan banatzea, sarrera gutxi batzuetan kontzentrazioa saihestuz.
3. Eskualdeko ondare naturala, kulturala eta etnografikoa nabarmentzea: herri bideak, askak, iturriak, garbilekuak, errotak, basoak, errekak, baserriak eta orohar, paisaia kultural eta naturalak.
4. Garapen sozioekonomiko jasangarrira laguntzea, kalitatezko enplegua sortuz eta Tolosaldearen nortasuna indartuz helmuga turistiko jasangarri gisa: herrietako ostatuen bideragarritasun ekonomikoari bisitariak erakarriz lagunduz.
5. Oinezkotasuna sustatzea, mugikortasun jasangarri eta energetikoki efizientearen markoan.
Tolosaldea Garatzen eta udalen arteko lankidetza proiektua
Alegia, Alkiza, Belauntza, Berrobi, Berastegi, Elduain, Irura, Gaztelu, Lizartza, Orexa eta Tolosako udalerrietan garatu dira lanak eta udalen inplikazio eta jarraipena ezinbestekoak izan dira proiektu hau garatzeko.
Mendi ibilbide homologatuen mapa berria
Tolosaldeko mendi ibilbide homologatuen mapa berria ere argitaratu dugu ibilbide berri hauekin. Tolosaldeko turismo bulegoan eskuragarri izango dute erabiltzaileek.
Ibilbide guztiak wikiloc-era igota ditugu nahi duenak track-a deskargatu eta ibilbidea jarraitu ahal izateko. Dena den, inongo gailu edo maparik gabe jarraitzeko moduan seinaleztatu dira.
